Legorretarrak Azentzio jaien egun handia ospatzen ari dira

Legorretako Azentzio jaien barruan, egitarau aldetik egunik beteena dena ospatzen ari dira gaur. Eguerdi partean giro ederra zegoen herriko plaza inguruan. Hainbat ekitaldik bat egin dute bertan; batetik, koadrillak mozorrotuta atera dira kalera; beste...

Legorretako Azentzio jaien barruan, egitarau aldetik egunik beteena dena ospatzen ari dira gaur. Eguerdi partean giro ederra zegoen herriko plaza inguruan. Hainbat ekitaldik bat egin dute bertan; batetik, koadrillak mozorrotuta atera dira kalera; bestetik, paella lehiaketa eta txakolina dastatzeko postua jarri dituzte. Adin guztietako jendea bildu da plazan. Mozorro eguna, festetako egunik koloretsuena izan ohi da. Gaur ere, denetariko jantziak ikus zitezkeen herriko kaleetan. Ikuskizunik handiena sortu duen taldeetako batek, aerobik saioa ere egin du, adi-adi begira zeuden herritarren aurrean. Barbi panpinak, piratak eta bestelako mozorroak ere baziren. Ostegunean hasi zituzten Azentzio jaiak Legorretan, zaindariaren egunarekin. Gaurko eguna bukatzeko, Ingo Al Deu taldearen dantzaldia izango dute, eta goizaldean, mozorro eguneko sariak banatuko dituzte. Bihar bukatuko dira festak; baina gizon pikua sutan erre aurretik, musika eskolako ikasleen kalejira (12:00-14:30)  eta herri kirolak (18:00) izango dituzte Legorretan. IMG_5971 IMG_5950 IMG_5951 IMG_5953 IMG_5957 IMG_5958 IMG_5959 IMG_5964 IMG_5965 IMG_5967 IMG_5972
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa