Santiago Bideko erromesentzat aterpea zabaldu dute Igartzan
Beasainen, Santiago Bidea egiten ari diren erromesentzako aterpea dago gaurtik. Igartza monumentu multzoan jarri dute, bertako eraikinetako bat horretarako egokituta. Gaur eguerdian zabaldu dute aterpea eta udaleko eta Santiago Bidearen Lagunak elkarteko ordezkariek parte hartu dute ekitaldian. Elkarte horretako Gipuzkoako arduraduna da Fernando Imaz. Beasaingo aterpearekin, “Gipuzkoako zatian 20 kilometroko aterpe bat izatea” lortu dutela azaldu du. Goierrin dagoen bigarren aterpea da Beasaingoa, Zegaman beste bat baitago, udalarena. Bi aterpe horiez gain, Astigarragan, Andoainen eta Tolosan beste bana daude. Gipuzkoako barruko bide zati hori, barrualdeko euskal bidearen parte da. Imazen esanetan, “XVI. mendean, jende gehiago ibiltzen zen bide honetatik, Orreagakotik baino”. Bide hori ordea, ia erabat desagertu zen, harik eta 1987an, Santiago Bideko Lagunen elkartea berau berpizteko lanean hasi zen arte. Hogei urtetik gorako bidea izan da; “lan handia egin da bide hori berrskuratzeko”. Hala, gaur egun, 121 lagun aritzen dira, boluntario moduan, erromesei aterpeetan harrera egiten. Patxi Plazaola jarduneko alkateak ere, barrualdeko bide horren garrantzia azpimarratu du. “Historikoki bidea hemendik pasatzen zen, eta Igartza, igarobide eta bidegurutze izan zen”. Aterpe hau, “erromesentzat ez ezik, beasaindarrentzat ere ona” izango dela uste du, turismoa ere bultzatuko duelako. “Hemen 200 lagun inguruk lo egingo dute aurten, etta horiek zabalduko dute badela hemen [...]
Beasainen, Santiago Bidea egiten ari diren erromesentzako aterpea dago gaurtik. Igartza monumentu multzoan jarri dute, bertako eraikinetako bat horretarako egokituta. Gaur eguerdian zabaldu dute aterpea eta udaleko eta Santiago Bidearen Lagunak elkarteko ordezkariek parte hartu dute ekitaldian. Elkarte horretako Gipuzkoako arduraduna da Fernando Imaz. Beasaingo aterpearekin, “Gipuzkoako zatian 20 kilometroko aterpe bat izatea” lortu dutela azaldu du. Goierrin dagoen bigarren aterpea da Beasaingoa, Zegaman beste bat baitago, udalarena. Bi aterpe horiez gain, Astigarragan, Andoainen eta Tolosan beste bana daude.
Gipuzkoako barruko bide zati hori, barrualdeko euskal bidearen parte da. Imazen esanetan, “XVI. mendean, jende gehiago ibiltzen zen bide honetatik, Orreagakotik baino”. Bide hori ordea, ia erabat desagertu zen, harik eta 1987an, Santiago Bideko Lagunen elkartea berau berpizteko lanean hasi zen arte. Hogei urtetik gorako bidea izan da; “lan handia egin da bide hori berrskuratzeko”. Hala, gaur egun, 121 lagun aritzen dira, boluntario moduan, erromesei aterpeetan harrera egiten.
Patxi Plazaola jarduneko alkateak ere, barrualdeko bide horren garrantzia azpimarratu du. “Historikoki bidea hemendik pasatzen zen, eta Igartza, igarobide eta bidegurutze izan zen”. Aterpe hau, “erromesentzat ez ezik, beasaindarrentzat ere ona” izango dela uste du, turismoa ere bultzatuko duelako. “Hemen 200 lagun inguruk lo egingo dute aurten, etta horiek zabalduko dute badela hemen herri bat eta aterpe bat, merezi duena eta ikusteko modukoa”. Eraikinak harrera gela, bi logela handi, sukaldea, komunak eta dutxak ditu.
Santiago Bidearen inguruan, urte askoan eta boluntario moduan lan egin dutenei ere esker ona agertu zien. Horietako bi dira Txomin Sarriegi eta Juanito Lasa. Gustora ageri ziren gaur, aterpe berria nola gelditu den ikusita. Bidea egiten dutenei agiriak ematen eta sinatzen aritzen denetako beste bat da Antonio Jarit. Gaurko ekitaldian esan dutenez, urtero 300 bat lagunek Beasainen egiten dute kredentziala. Horrek “goierritarrek ere bidean parte hartzen dutela” esan nahi duela azaldu dute.
Santiago Bidearen inguruko jardunaldiak
Bestalde, gaurko ekitaldian jakinarazi dutenez, datorren astean Santiago Bidearen inguruko jardunaldiak egingo dituzte, eta ekitaldi horietako bat, Igartza jauregian izango da. Izan ere, hilaren 26an, Santiago eguna ospatuko dute. Bertako produktuekin prestatutako otordua izango dute, eta ondoren, queimada banatuko dute. Ekitaldi horretan, urtean zehar Santiago Bidea egin duten lagunei zilarrezko vieira edo oskola banatuko diete.
Hilaren 27an berriz, barrualdeko euskal bidea egiten hasiko dira, Irundik abiatuta. Hiru etapa egin eta gero, 30ean iritsiko dira Beasainera. Handik, Arabako Haro herriraino jarraituko dute bidea.














