Afrika, bertatik bertara
Bategite immigranteen elkarteak antolatuta, Afrika Eguna egin zuten atzo Beasainen, Loinatz jaien barruan. Afrikako herrialde ezberdinetako kulturak, ohiturak, produktuak, elikagaiak… eraman zituzten Loinazko San Martin plaza azpira, beasaindarre...
Bategite immigranteen elkarteak antolatuta, Afrika Eguna egin zuten atzo Beasainen, Loinatz jaien barruan. Afrikako herrialde ezberdinetako kulturak, ohiturak, produktuak, elikagaiak… eraman zituzten Loinazko San Martin plaza azpira, beasaindarrei eta goierritarrei Afrika bertatik bertara jarriz.
Asko izan ziren pasteltxoak eta tea probatu zituztenak, eta baita eskuan hennaz tatuajea egin zutenak eta beraien izena aljeriarrez idatzita zuen papera etxera eraman zutenak. Atzokoa, ordea, hasiera besterik ez da izan, Bategite elkarteko zuzendaritzak ekintza gehiago antolatzeko asmoa baitu urtea amaitu bitartean. “Munduko kultura ezberdinen berri eman eta elkar ezagutzeko balioko duten ekintzak” izango direla jakinarazi dute.