Legorretako jaien azken ekitaldi izan den Gipuzkoako 2. mailako aizkolarien kanporaketan Luismari Txapartegi, Mikel Larrañaga eta Jon Irazu sailkatu dira finalerako. Atzo arratsaldean jokatu zen bigarren kanporaketa Legorretako Harripila kiroldegian, herri kirol jaialdiaren barruan. Zortzi aizkolari ziren lehian, tartean bakarra goierritarra: Aitor Urteaga idiazabaldarra (7. sailkatu zen). Herri kirol jaialdia ikusten 280 bat lagun bildu ziren atzo, bi ordu inguruko jarduna izan zen. Txapartegi zestoarrak lehenengo kanaerdikotik hartu zuen aurrea, eta bukaerara arte hura izan zen nagusi. Hauxe izan zen sailkapena, Legorretan: Luismari Txapartegi (Zestoa), 10:08. Mikel Larrañaga (Azpeitia), 10:26. Jon Irazu (Zizurkil), 10:30. Fausto Mugertza (Mutriku), 11:29. Joxemari Telletxea (Oiartzun), 11:41. Mikel Belauntzaran (Berrobi), 15:24. Aitor Urteaga (Idiazabal), 15:50. Xabier Alkizalete (Asteasu), 16:02. Finala Mendaron jokatuko da Santa Ana egunez, uztailaren 26an. Sei aizkolari lehiatuko dira 2. Mailako txapelaren bila. Legorretako kanporaketako lehen hirurez gain, atzo eguerdian Beasainen jokatu zen beste kanporaketan izendatu zituzten beste hiru finalistak. Unai Otañok irabazi zuen saioa (8:18), eta ondoren bi goierritar geratu ziren; finalean dira beraz: Joxe Ugarteburu ezkiotarra (10:10) eta Xabier Zaldua zumarragarra (10:25). Iazko Gipuzkoako 2. Mailako finalean Zaldua eta Ugarteburu baziren. Zumarragakoak hirugarren egin zuen, eta Ugarteburuk bosgarren. Legorretako jaialdian, bestetik, lasto altxatzeko Gipuzkoako finala ere jokatu zen. Lau altxatzaile [...]
Domingo Agirre ikastetxeko ikasleek ikasturte amaierako jaialdia egingo dute ostegunean, ekainak 9. 18:00etan hasiko dute festa, Latxartegi aretoan.
Ostiralean, hilak 10, ipuin kontaketa saioa egingo dute Legazpin. 18:00etan hasiko dute kontaketa, udal liburutegian. Ana Meabe ariko da kontalari gisa eta 5 urtetik aurrerako haurrentzako emanaldia izango da.
Gaur ziren banatzekoak Fokatu Urola Garaia argazki lehiaketako sariak. Antolatzaileek, ordea, lanak aurkezteko epea luzatzea erabaki dute. Horrela, zaletuek ekainaren 20ra arte dute zabalik lehiaketan parte hartzeko aukera.
Biok Zerbitzuak OKE saskibaloi taldeak mailaz igotzea lortu du, baina nahi baino gehiago sufrituta. Errioxan Cenicero taldeari ateratako 23 puntuko errenta ikusita, partida lasaia espero zuten etxean, baina larunbatean, indartsu etorri ziren errioxarra...
Gaur hasi eta ekainaren 19ra bitartean eskuratu ahal izango dira baimen bereziak; datu pertsonalak, telefono zenbakia eta baimenduko den kotxearen marka...
Euriak egin du festa zapuzteko saiakera gaur Beasainen, baina festazaleek koloretako txapelak jarrita egin diote aurre. Koadrilen arratsaldeko bilkuran ordea, aurreko urteetan baino jende gutxiago elkartu da gaur, kalejira hasi baino hamar minutu lehen...
Loinazko San Martin eguna da gaur, eta beasaindarrek San Marin baselizan ospatu dute eguna. Udaletxeko plazatik abiatu dira 09:00etan dantzariak, anda eramaileak, udal ordezkariak eta txistulariak baselizara bidean, eta mezaren ondoren erromeria egin ...
San Joan egunaren bezperan Legazpin egin ohi duten armen alardean izena emateko epea bihar irekiko dute. Aurten derrigorrezkoa izango da aurrez izena ematea. Ekainaren 20ra bitartean egongo da aukera zabalik, ohiko tabernetan: Haizea, Urbeltz eta Maiat...
Ostiralean, hilak 10, banatuko dituzte Legazpi Hiria argazki lehiaketako sariak. 19:00etan hasiko dute ekitaldia, Legazpiko kultur etxean. Jarraian, lehiaketara aurkeztutako lanekin erakusketa irekiko dute kultur etxean bertan. Erakusketa hau ekainaren...
Bategite immigranteen elkarteak antolatuta, Afrika Eguna egin zuten atzo Beasainen, Loinatz jaien barruan. Afrikako herrialde ezberdinetako kulturak, ohiturak, produktuak, elikagaiak… eraman zituzten Loinazko San Martin plaza azpira, beasaindarre...