Armen alardean parte hartzeko izena eman behar da
San Joan egunaren bezperan Legazpin egin ohi duten armen alardean izena emateko epea bihar irekiko dute. Aurten derrigorrezkoa izango da aurrez izena ematea. Ekainaren 20ra bitartean egongo da aukera zabalik, ohiko tabernetan: Haizea, Urbeltz eta Maiat...
San Joan egunaren bezperan Legazpin egin ohi duten armen alardean izena emateko epea bihar irekiko dute. Aurten derrigorrezkoa izango da aurrez izena ematea. Ekainaren 20ra bitartean egongo da aukera zabalik, ohiko tabernetan: Haizea, Urbeltz eta Maiatza. Izena ematen dutenek otordura joateko gonbidapena ere jasoko dute.
Bestetik, antolakuntzak Legazpiko haurrak ere animatu ditu alardean txilibitua jotzen atera daitezen. Entseguak Doinua Musika eskolan egingo dira, ostiralean, arratsaldeko zazpietan.