Gipuzkoako 2. mailako aizkora finalean Zaldua eta Ugarteburu goierritarrak sartu dira
Legorretako jaien azken ekitaldi izan den Gipuzkoako 2. mailako aizkolarien kanporaketan Luismari Txapartegi, Mikel Larrañaga eta Jon Irazu sailkatu dira finalerako. Atzo arratsaldean jokatu zen bigarren kanporaketa Legorretako Harripila kiroldegian, herri kirol jaialdiaren barruan. Zortzi aizkolari ziren lehian, tartean bakarra goierritarra: Aitor Urteaga idiazabaldarra (7. sailkatu zen). Herri kirol jaialdia ikusten 280 bat lagun bildu ziren atzo, bi ordu inguruko jarduna izan zen. Txapartegi zestoarrak lehenengo kanaerdikotik hartu zuen aurrea, eta bukaerara arte hura izan zen nagusi. Hauxe izan zen sailkapena, Legorretan: Luismari Txapartegi (Zestoa), 10:08. Mikel Larrañaga (Azpeitia), 10:26. Jon Irazu (Zizurkil), 10:30. Fausto Mugertza (Mutriku), 11:29. Joxemari Telletxea (Oiartzun), 11:41. Mikel Belauntzaran (Berrobi), 15:24. Aitor Urteaga (Idiazabal), 15:50. Xabier Alkizalete (Asteasu), 16:02. Finala Mendaron jokatuko da Santa Ana egunez, uztailaren 26an. Sei aizkolari lehiatuko dira 2. Mailako txapelaren bila. Legorretako kanporaketako lehen hirurez gain, atzo eguerdian Beasainen jokatu zen beste kanporaketan izendatu zituzten beste hiru finalistak. Unai Otañok irabazi zuen saioa (8:18), eta ondoren bi goierritar geratu ziren; finalean dira beraz: Joxe Ugarteburu ezkiotarra (10:10) eta Xabier Zaldua zumarragarra (10:25). Iazko Gipuzkoako 2. Mailako finalean Zaldua eta Ugarteburu baziren. Zumarragakoak hirugarren egin zuen, eta Ugarteburuk bosgarren. Legorretako jaialdian, bestetik, lasto altxatzeko Gipuzkoako finala ere jokatu zen. Lau altxatzaile [...]
Legorretako jaien azken ekitaldi izan den Gipuzkoako 2. mailako aizkolarien kanporaketan Luismari Txapartegi, Mikel Larrañaga eta Jon Irazu sailkatu dira finalerako. Atzo arratsaldean jokatu zen bigarren kanporaketa Legorretako Harripila kiroldegian, herri kirol jaialdiaren barruan. Zortzi aizkolari ziren lehian, tartean bakarra goierritarra: Aitor Urteaga idiazabaldarra (7. sailkatu zen).
Herri kirol jaialdia ikusten 280 bat lagun bildu ziren atzo, bi ordu inguruko jarduna izan zen. Txapartegi zestoarrak lehenengo kanaerdikotik hartu zuen aurrea, eta bukaerara arte hura izan zen nagusi. Hauxe izan zen sailkapena, Legorretan:
- Luismari Txapartegi (Zestoa), 10:08.
- Mikel Larrañaga (Azpeitia), 10:26.
- Jon Irazu (Zizurkil), 10:30.
- Fausto Mugertza (Mutriku), 11:29.
- Joxemari Telletxea (Oiartzun), 11:41.
- Mikel Belauntzaran (Berrobi), 15:24.
- Aitor Urteaga (Idiazabal), 15:50.
- Xabier Alkizalete (Asteasu), 16:02.
Finala Mendaron jokatuko da Santa Ana egunez, uztailaren 26an. Sei aizkolari lehiatuko dira 2. Mailako txapelaren bila. Legorretako kanporaketako lehen hirurez gain, atzo eguerdian Beasainen jokatu zen beste kanporaketan izendatu zituzten beste hiru finalistak. Unai Otañok irabazi zuen saioa (8:18), eta ondoren bi goierritar geratu ziren; finalean dira beraz: Joxe Ugarteburu ezkiotarra (10:10) eta Xabier Zaldua zumarragarra (10:25). Iazko Gipuzkoako 2. Mailako finalean Zaldua eta Ugarteburu baziren. Zumarragakoak hirugarren egin zuen, eta Ugarteburuk bosgarren.
Legorretako jaialdian, bestetik, lasto altxatzeko Gipuzkoako finala ere jokatu zen. Lau altxatzaile ziren, eta Gotzon Arrieta mutrikuarrak jantzi zuen txapela. Hauxe da sailkapena:
- Gotzon Arrieta (Mutriku), 19 jasoaldi.
- Andoni Agirreurreta (Asteasu), 16 jasoaldi.
- Pello Argaia (Zizurkil), 16 jasoaldi.
- Patxi Ituarte (Mutriku), 13 jasoaldi.
Bigarren posturako lehian berdin geratu ziren Agirreurreta eta Argaia. Bien artean buruz buru jokatu zuten kitarakoa, minutu eta erdiko txanda banatan. Agirreurretak 14 jasoaldi egin zituen, eta Argaiak 12. Lasto altxatze txapelketarako 45 kiloko lasto-bala erabili zuten, txirrika lurretik 7,50 metrora kokatuta. Bi minutu zituen kirolari bakoitzak ahalik eta altxaldi gehien egiteko.