Gazte etorkinen etxean kalteak eragin eta ihes egin dute bertako bi gaztek
Legorretako adin txikiko etorkinen egoitzan zeuden gazte batzuek ustez eraikinari su eman eta ihes egin dute, bart. Gaueko 22:40 inguruan izan ziren gertakariak. Suteak kalte materialak eragin ditu Gain Eder etxearen barrualdean, sukaldean eta ke-erauzkailuan batez ere. Ordiziako suhiltzaileek bertara joan behar izan zuten, eta ordu erdian itzalia zuten. Zentroko arduradunek esan dutenez, drogekin arazoak dituen mutil baten harira sortu zen istilua, atzo gauean. “Aurreko ostiralean iritsi zen Legorretako zentrora, eta disolbatzaile kontsumoarekin arazoak ditu. Atzo gauean gelan hartzen hasi zen, eta zaintzaileek Ertzaintzari hots egin zioten. Etorritakoan gazteak urduri jarri ziren, eta egongelako armarioak bota zituzten”, azaldu dio egunkari honi Legorretako jarduneko alkateak. Sukaldean sua piztu zuten ondoren, baina “berehala” itzali zuten Goierri parkeko suhiltzaileek. Kaltetuena sukaldea geratu da, eta berritu beharra izango dela aurreratu dute teknikariek. Gertakarien unean harrera etxean lau adin txikiko zeuden, nahiz eta bost bizi diren denera (bat lanetik geroago itzuli zen). Alde egin zuten gazteetarik bi goizeko 06:00ak aldera Ertzaintzaren komisaldegi batera joan dira, beren burua aurkeztera. Beste bik ihes eginda segitzen dute, eta ez dago haien berririk. Itzuli diren bi gazte Elgetako (Gipuzkoa) harrera etxera eraman dituzte momentuan, baina bat, behintzat, Legorretara “berehala” itzultzekotan da. Bosgarrena ohiko jarduerak egitera joan da; jatetxe batean [...]
Legorretako adin txikiko etorkinen egoitzan zeuden gazte batzuek ustez eraikinari su eman eta ihes egin dute, bart. Gaueko 22:40 inguruan izan ziren gertakariak. Suteak kalte materialak eragin ditu Gain Eder etxearen barrualdean, sukaldean eta ke-erauzkailuan batez ere. Ordiziako suhiltzaileek bertara joan behar izan zuten, eta ordu erdian itzalia zuten.

GAin Eder harrera etxea, gaur goizean. Arg.: Aimar Maiz
Zentroko arduradunek esan dutenez, drogekin arazoak dituen mutil baten harira sortu zen istilua, atzo gauean. “Aurreko ostiralean iritsi zen Legorretako zentrora, eta disolbatzaile kontsumoarekin arazoak ditu. Atzo gauean gelan hartzen hasi zen, eta zaintzaileek Ertzaintzari hots egin zioten. Etorritakoan gazteak urduri jarri ziren, eta egongelako armarioak bota zituzten”, azaldu dio egunkari honi Legorretako jarduneko alkateak.
Sukaldean sua piztu zuten ondoren, baina “berehala” itzali zuten Goierri parkeko suhiltzaileek. Kaltetuena sukaldea geratu da, eta berritu beharra izango dela aurreratu dute teknikariek.
Gertakarien unean harrera etxean lau adin txikiko zeuden, nahiz eta bost bizi diren denera (bat lanetik geroago itzuli zen). Alde egin zuten gazteetarik bi goizeko 06:00ak aldera Ertzaintzaren komisaldegi batera joan dira, beren burua aurkeztera. Beste bik ihes eginda segitzen dute, eta ez dago haien berririk. Itzuli diren bi gazte Elgetako (Gipuzkoa) harrera etxera eraman dituzte momentuan, baina bat, behintzat, Legorretara “berehala” itzultzekotan da. Bosgarrena ohiko jarduerak egitera joan da; jatetxe batean lan-praktikak egiten ari da. Etxe horretan bizitzen jarraituko duela aurreratu dute udal iturriek.
Gain Eder etxea herrigunetik 200 bat metrora dago, tren geltokiaren gainaldean. 2008an egokitu zuten harrera etxea, adin txikiko etorkinak hartzeko. Diputazioaren esku dago. Teknikariak eta Gipuzkoako Aldundiko ordezkariak kalteak behatzen aritu dira goizean. Kanpotik ez da askorik nabarmentzen gertaeren ondoriorik, leiho batzuk kristalak puskatuta eta pertsianak apurtuta besterik. Sutearen ke arrastorik ez da ikusten kanpoaldeko hormetan.

Leiho bat, kristala puskatuta. Arg.: Aimar Maiz
Gain Eder zentroa 2008an zabaldu zuten, adin txikiko etorkinen harrera toki izateko. Egun, adin txikiko bost etorkin daude bertan. Legorretan, herriko taldeek hainbat saio egin dituzte, gazte horiek herrian integratu daitezen. Orain arte ez da inolako elkarbizitza arazorik izan; kontrakoa, Iñaki Oiarbide jarduneko alkateak azaldu du “ikaragarri gustura” daudela hiru urteotan egindako lanarekin eta gazte etorkinek herriko ekitaldietan izan duten parte-hartzearekin. Iaz Azentzio jaietan herri-kiroletan eta paella lehiaketan jardun zirela gogoratu du, eta bertako gazteekin futbol partidak ere antolatu izan dituzte. Aurtengo festetan ere kalean ibili dira.
“Gustura geunden, eta gaude. Gertakari isolatua izan da, gazte arazotsu bakar batek sortutakoa. Oso ondo portatu dira besteak hiru urte hauetan”, esan du Oiarbide jarduneko alkateak. Penatuta agertu da jarduneko alkatea, gertakariak “aurreko lan guztia zikintzen duelako”. Legealdiaren hasieran, 2007an, kezka eragin zuen Legorretan gazte etorkinak hartzeko etxea herrian jarriko zutela zabaldu zenean. Baina gizarte programa ugari landu dituzte urteotan, eta “oso-oso pozik” daude lanarekin. Diputazioak ere programaren fruituen aldeko mezua eman du, gaur arratsaldean atera duen agiri batean.
Harrera etxean bizitzen egonaldi mugatuak egin ohi dituzte gazteek, eta denborarekin aldatu egiten dira egoiliarrak. Momentu honetan bost zeuden.













