
Aspaldiko ohiturari eutsiko diote bizilagunek herri bazkariarekin eta erromeriarekin.

Txindoki Bertikala goranzko mendi lasterketa laburraren bigarren aldia etzi, igandea, jokatuko da. Larraizko langatik Txindoki gailurrera da ibilbidea, gorantz beti. Distantziaz kilometro gutxikoa izan arren (3.878 metro luzean), 931 metroko desnibela gainditu beharko dute lasterkariek. Altuera tarte horregatik, kilometro bertikala ere deitu izan zaio. Ehunka korrikalari bilduko ditu bigarren probak ere, asko eta asko goierritarrak. Iaz lehenbiziko aldiz antolatu zuten Abaltzisketan, eta 161 atleta joan ziren. Didier Zagok irabazi zuen gizonezkoetan (34:33 minutu), eta Nerea Amilibiak emakumezkoetan (42:37). Irteera mailakatua Erlojupeko erako lasterketa da Txindoki Bertikala. 10:00etan abiatuko da lehenengo korrikalaria, Larraizko langatik. Aurreneko partaideak minutu erdiro irtengo dira; «onenei» minutuko tartearekin emango diete irteera. Lehenbiziko hiruna gizonezkoek eta emakumezkoek jasoko dituzte sariak (300, 200 eta 100 euro), baita beteranoek ere (100). Iaz jarritako denbora marka ontzen duenak (bai gizonetan, bai nesketan), 150 euroko gainsaria du. Aurten ere igoera bertikalen Euskal Koparako baliagarria da Txindokiko igoera; aurreneko proba da, hain zuzen ere. Hiru lasterketak osatuko dute Euskal Kopa: Txindokikoa (etzi), Azpeitia-Xoxoteko Zuzenien proba (uztailak 3), eta Uharte-Arakildik Beriainerakoa (irailak 18). Bestetik, bertikalen Euskal Txapelketa ere bada aurten, banaka nahiz taldeka. Anbotoko Kilometro Bertikala izango da Euskal Herriko txapelaren epaile. Datuak Txindokiko II. igoera Eguna. Igandea, ekainak 19. Hasiera ordua. 10:00ak. [...]

Datorren astean kanpaina berri bat abiaraziko dute Legazpin. Baietz Txukun mantendu. Legazpi garbiagoa zuri esker lelopean, herritarrak herria garbi mantentzearen garrantziaz kontzientziatuko dituzte. Zakarrontziak gehiago erabiltzea eta birziklatze edukiontziak era egokian erabiltzea sustatuko dute eta horretarako bi ingurumen hezitzaile egongo dira. Parkeetako erabiltzaileen inplikazioa eskatuko dute hauek, haiekin hitz eginez, eta sentsibilizazioan eraginez. Hauez gain, tabernarien eta dendarien lagunza ere eskatuko dute kanpainan. Bi ingurumen hezitzaileak dendetatik eta tabernetatik pasako dira. Kaleko jendearekin ere hitz egingo dute, jarrera «egokiak» lantzeko eta herritarrek gai honen inguruan dituzten proposamenak jasotzeko. Herriko hiru guneren arteko lehiaketa moduan planteatu dute kanpaina: Euskal Herria plazan, Laubiden eta Latxartegin. Euskal Herria plazan Euskal Herria plazan asteartean hasiko dira lanean hezitzaileak. Ekainaren 24ra arte egongo dira hemen, dendariekin eta tabernariekin hitz eginez. Kanpainaren leloa duen karteltxo bat ere banatuko diete, ahal eta nahi badute erakusleihoan jarri eta zabalkundean laguntzeko. Ekainaren 27tik uztailaren 3ra, berriz, plazan dagoen jendearekin hitz egingo dute hezitzaileek. Laubiden Laubide kalean eta parkean uztailaren 4tik 8ra tabernaariekin eta dendariekin hitz egingo dute eta uztailaren 11tik 17ra, aldiz, herritarrekin. Latxartegin Latxartegin azkenik, tabernariekin eta dendariekin irailaren 5etik 9ra hitz egingo dute. Hil bereko 12tik 18ra parkeko jendearekin hitz egingo dute. Egun batzuetan goizez joango dira, [...]

Trigoi Triatloi Taldekoek ez dute atsedenik hartzen, eta asteburu honetan ere txapelketa izango dute. Lekeition (Bizkaia) jokatuko den sprint distantziako Euskadiko txapelketan parte hartuko dute bihar, azken asteetan lortu dituzten emaitza onak errepikatzeko asmoz. Astero-astero, lortutako emaitzen berri ematen dute Trigoikoek, eta gaur, aurreko asteburuan lortutako emaitza bikainen berri eman dute. Zarauzko triatloiean eta Donostiako sprint triatloiean parte hartu zuten Trigoikoek. Zarautzen jokatu zen proba, maila altukoa izan zela esan dute. 700 parte hartzaile inguruk parte hartu zuten, eta Trigoikoak “txukun” aritu zirela azpimarratu dute. Halako probetan esperientzia duten Trigoiko kirolariek sailkapeneko aurreko postuetan amaitu zuten proba. Lehen aldiz parte hartu zuten taldekideak berriz, gustura agertu ziren proba amaitzea lortu zutelako. Taldeka lortutako emaitzarekin ere pozik daude goierritarrak, “triatloiean parte hartu zuten 64 talderen artean, Trigoi 8.a izan zelako”. Zarauzo proban Trigoi taldeko Naroa Arrieta, Ane Mendia, Aitor Azurmendi, Etor Mendia, Harkaitz Arruti, Andoni Ibarbia, Luis Elizalde eta Xabier Morillo aritu ziren. Donostian txapela lortuta Aurreko asteburuan Donostian jokatu zen sprint modalitateko Gipuzkoako txapelketan ere parte hartu zuten Trigoikoek. Parte hartu bakarrik ez gainera, garaipena ere eskuratu baitzuten hainbat kategoriatan. Azken hilabeteetan asko hobetu duen Adur Eskisabelek 16. postuan amaitu zuen sailkapen orokorrean; Junior mailan ordea, bigarren egin zuen eta [...]

Ukaezina da azken urteetan asko igo dela kirola egiten duen jende kopurua. Oso ohikoa da Goierriko herrietako kaleetan jendea korrika edo errepideetan ziklistak ikustea. Herriko gimnasioak eta igerilekuak ere jendez beteta egoten dira maiz. Baina zergaitik? Zertarako egiten du jendeak kirola? Galdera horri erantzuna ematen saiatu zen Iñaki Arratibel kirol mendikua, Ordizia Kirolean jardunaldien barruan eman zuen hitzaldian. Kirola egiten hasten den asko osasun arazoengatik asten da gorputza astintzen. Medikuak egindako analisietan kolesterola altu xamar duelako, edo ispilu aurrean begiratu eta behar baino kilo gehixeago dituela konturatzen delako. «Jendeak kirola gazte sentitzearren» egiten duela dio Arratibelek. «40 urte inguruko jende askok sentitzen du berriz kirola egiten hasteko beharra». Kirola egiten duenak bere helburuak ongi finkatu behar dituela dio du Arratibelek. Pertsona batentzako balio duen entrenamenduak, ez du betse batentzako balio. Helburu errealak finkatzea garrantzitsua da. «Bizikletan kilometro batzuk egiten hasi eta sei hilabetera ezin da Quebrantahuesos proban parte hartu». Gaur egun gure eguneroko lanetan jarduera fisiko gutxi egiten dugu. Egun, lan asko eserita egiten dira , apenas neke fisikorik gabe. Horrek eragiten du jendeak bere denbora librean kirola egiteko behar bat sentitzea. Bizi sedentarioak eragiten dituen gaixotasunak ere areagotzen doaz azken urteetan. Kirola egiteko beste arrazoi bat, kirol jakin batean [...]