Herria txukun eta garbi mantentzearen garrantzia helaraziko diete herritarrei
Datorren astean kanpaina berri bat abiaraziko dute Legazpin. Baietz Txukun mantendu. Legazpi garbiagoa zuri esker lelopean, herritarrak herria garbi mantentzearen garrantziaz kontzientziatuko dituzte. Zakarrontziak gehiago erabiltzea eta birziklatze edukiontziak era egokian erabiltzea sustatuko dute eta horretarako bi ingurumen hezitzaile egongo dira. Parkeetako erabiltzaileen inplikazioa eskatuko dute hauek, haiekin hitz eginez, eta sentsibilizazioan eraginez. Hauez gain, tabernarien eta dendarien lagunza ere eskatuko dute kanpainan. Bi ingurumen hezitzaileak dendetatik eta tabernetatik pasako dira. Kaleko jendearekin ere hitz egingo dute, jarrera «egokiak» lantzeko eta herritarrek gai honen inguruan dituzten proposamenak jasotzeko. Herriko hiru guneren arteko lehiaketa moduan planteatu dute kanpaina: Euskal Herria plazan, Laubiden eta Latxartegin. Euskal Herria plazan Euskal Herria plazan asteartean hasiko dira lanean hezitzaileak. Ekainaren 24ra arte egongo dira hemen, dendariekin eta tabernariekin hitz eginez. Kanpainaren leloa duen karteltxo bat ere banatuko diete, ahal eta nahi badute erakusleihoan jarri eta zabalkundean laguntzeko. Ekainaren 27tik uztailaren 3ra, berriz, plazan dagoen jendearekin hitz egingo dute hezitzaileek. Laubiden Laubide kalean eta parkean uztailaren 4tik 8ra tabernaariekin eta dendariekin hitz egingo dute eta uztailaren 11tik 17ra, aldiz, herritarrekin. Latxartegin Latxartegin azkenik, tabernariekin eta dendariekin irailaren 5etik 9ra hitz egingo dute. Hil bereko 12tik 18ra parkeko jendearekin hitz egingo dute. Egun batzuetan goizez joango dira, [...]
Datorren astean kanpaina berri bat abiaraziko dute Legazpin. Baietz Txukun mantendu. Legazpi garbiagoa zuri esker lelopean, herritarrak herria garbi mantentzearen garrantziaz kontzientziatuko dituzte.
Zakarrontziak gehiago erabiltzea eta birziklatze edukiontziak era egokian erabiltzea sustatuko dute eta horretarako bi ingurumen hezitzaile egongo dira. Parkeetako erabiltzaileen inplikazioa eskatuko dute hauek, haiekin hitz eginez, eta sentsibilizazioan eraginez. Hauez gain, tabernarien eta dendarien lagunza ere eskatuko dute kanpainan.
Bi ingurumen hezitzaileak dendetatik eta tabernetatik pasako dira. Kaleko jendearekin ere hitz egingo dute, jarrera «egokiak» lantzeko eta herritarrek gai honen inguruan dituzten proposamenak jasotzeko.
Herriko hiru guneren arteko lehiaketa moduan planteatu dute kanpaina: Euskal Herria plazan, Laubiden eta Latxartegin.
Euskal Herria plazan
Euskal Herria plazan asteartean hasiko dira lanean hezitzaileak. Ekainaren 24ra arte egongo dira hemen, dendariekin eta tabernariekin hitz eginez. Kanpainaren leloa duen karteltxo bat ere banatuko diete, ahal eta nahi badute erakusleihoan jarri eta zabalkundean laguntzeko.
Ekainaren 27tik uztailaren 3ra, berriz, plazan dagoen jendearekin hitz egingo dute hezitzaileek.
Laubiden
Laubide kalean eta parkean uztailaren 4tik 8ra tabernaariekin eta dendariekin hitz egingo dute eta uztailaren 11tik 17ra, aldiz, herritarrekin.
Latxartegin
Latxartegin azkenik, tabernariekin eta dendariekin irailaren 5etik 9ra hitz egingo dute. Hil bereko 12tik 18ra parkeko jendearekin hitz egingo dute. Egun batzuetan goizez joango dira, eta besteetan arratsaldez. Hala, parkean biltzen diren kolektibo desberdinak harrapatu nahi dituzte.
Gune hauetan panel informatiboak ere jarriko dituzte kanpainaren berri emateko. Udal brigadaren Ekoscan ziurtagiriaren lehiaketaren barruan egiten abiarazi dute kanpaina, eta herri garbiketan hobekuntza lortu behar dute, ziurtagiriaren hurrengo maila eskuratu nahi badute.
Gune garbiena zein den udal langileek baloratuko dute irailean. Azkenik, udalak lorpenaren bereizgarri bat jarriko du irabazi duen gunean.













