Kirola egiteko motibazioak eta ohiturak aztertu ditu Iñaki Arratibel medikuak

Ukaezina da azken urteetan asko igo dela kirola egiten duen jende kopurua. Oso ohikoa da Goierriko herrietako kaleetan jendea korrika edo errepideetan ziklistak ikustea. Herriko gimnasioak eta igerilekuak ere jendez beteta egoten dira maiz. Baina zergaitik? Zertarako egiten du jendeak kirola? Galdera  horri  erantzuna ematen saiatu zen Iñaki Arratibel kirol mendikua, Ordizia Kirolean jardunaldien barruan  eman zuen  hitzaldian. Kirola egiten hasten den asko osasun  arazoengatik asten da  gorputza astintzen. Medikuak egindako analisietan kolesterola altu  xamar duelako,  edo ispilu aurrean begiratu  eta behar baino kilo gehixeago dituela konturatzen delako.  «Jendeak kirola gazte sentitzearren» egiten duela dio Arratibelek. «40 urte inguruko jende askok sentitzen du berriz  kirola egiten hasteko beharra». Kirola egiten duenak bere helburuak ongi  finkatu behar  dituela dio du Arratibelek. Pertsona batentzako balio duen entrenamenduak, ez du betse batentzako balio. Helburu errealak finkatzea garrantzitsua da. «Bizikletan kilometro batzuk egiten hasi eta sei hilabetera ezin da Quebrantahuesos proban parte hartu». Gaur egun gure  eguneroko lanetan jarduera  fisiko gutxi egiten dugu.  Egun, lan  asko eserita  egiten dira , apenas  neke fisikorik gabe.  Horrek eragiten du  jendeak bere denbora librean kirola  egiteko behar bat sentitzea. Bizi sedentarioak eragiten dituen gaixotasunak ere areagotzen doaz  azken urteetan. Kirola egiteko beste  arrazoi  bat, kirol jakin batean [...]

Iñaki Arratibel

Ukaezina da azken urteetan asko igo dela kirola egiten duen jende kopurua. Oso ohikoa da Goierriko herrietako kaleetan jendea korrika edo errepideetan ziklistak ikustea. Herriko gimnasioak eta igerilekuak ere jendez beteta egoten dira maiz. Baina zergaitik? Zertarako egiten du jendeak kirola? Galdera  horri  erantzuna ematen saiatu zen Iñaki Arratibel kirol mendikua, Ordizia Kirolean jardunaldien barruan  eman zuen  hitzaldian.

Kirola egiten hasten den asko osasun  arazoengatik asten da  gorputza astintzen. Medikuak egindako analisietan kolesterola altu  xamar duelako,  edo ispilu aurrean begiratu  eta behar baino kilo gehixeago dituela konturatzen delako.  «Jendeak kirola gazte sentitzearren» egiten duela dio Arratibelek. «40 urte inguruko jende askok sentitzen du berriz  kirola egiten hasteko beharra».

Kirola egiten duenak bere helburuak ongi  finkatu behar  dituela dio du Arratibelek. Pertsona batentzako balio duen entrenamenduak, ez du betse batentzako balio. Helburu errealak finkatzea garrantzitsua da. «Bizikletan kilometro batzuk egiten hasi eta sei hilabetera ezin da Quebrantahuesos proban parte hartu».

Gaur egun gure  eguneroko lanetan jarduera  fisiko gutxi egiten dugu.  Egun, lan  asko eserita  egiten dira , apenas  neke fisikorik gabe.  Horrek eragiten du  jendeak bere denbora librean kirola  egiteko behar bat sentitzea. Bizi sedentarioak eragiten dituen gaixotasunak ere areagotzen doaz  azken urteetan.

Kirola egiteko beste  arrazoi  bat, kirol jakin batean errendimendua hobetzeko nahia izan daiteke.  Kirola, jarduera jakin batera bideratzen duen jendeak, entrenameduak emaitza jakin batzuk lortzeko helburuarekin  egiten ditu.

Helburu jakin  batzuetarako entrenatzen duen jendeak, entrenamendu horietaz gain zer lan egiten duen eta familairi zenbat denboa eskaini behar dion ere kontuan izan behar duela uste du Arratibelek.

Kirolari profesional batek, «egun guztia  praktikatzen duen  kirola prestatzeko izaten du. Egunero lanean zortiz orduz  aritzen den pertsonak, lan horrek eragiten dion neke fisikoa ere konuan izan behar du bere  entrenamendua prestatzeko garaian».  Hala, «Behobia Donostia lasterketan parte hartzen duen korrikalari herrikoi  askok ia lehengo profesionalek  baino gehiago entrenatzen dute». Kirol proba batzuen masifikazioa «gehiegizkoa» dela uste du Arratibelek. «Jendeak itsu itsuan marka bat egin nahi izaten du, askotan bere egoera fisikoa kotuan izan gabe, edo bere osasuna arriskuan jartzen duela kontuan izan gabe. Osasunak beti oinarrian egon behar du»

Profesionalen  kasua  ezberdina da, kirola egitetik bizi denak, egun osoa baitu  entrenatzeko eta bere kirol  mota prestatzeko. Planifikazio zehatzak egin ditzakete.

«Kirola egiten umetan hasi»
Kirola egiten umetatik hastea garrantzitsua dela  aipatu du Arratibelek. « Ez  kirola  egite soilagatik, taldean lan egiten jakiteko garrantzitsuak dira talde kirolak».

Haurrek irabazten eta galtzen ikasteak «bizitzaren aurrean beste jarrera bat» sortuko die  gaztetxoei. Kirol  taldeetan  entrenatzeko eta  partidetara joateko  konpromisoa hartzea ere komeni zaie gaztetxoei. «Gero  eta gehiagotan gertatzen da larunbat batean taldekide bat partida jokatzera ez  azaltzea, lehen jendeak taldearekiko lotura handiagoa sentizen zuen».  Gero  eta  gazte gehiago norbere konura hasten da kirola egiten.  Gazteek nahi  duten kirola indibidualki egiten dute.

Kirola zergatik egiten den norberak erabaki behar du, kirola egitea ona da, baina neurrian.

Larunbatean kirolariak kalean arituko dira
Ordizia Kirolean asteko egitaraua bukatzeko, hainbat ekintza  antolatu dituzte larunabaterako. Goizeko 10:00etan, umeentzako triatloia egingo dute. Majoriko kanpoko igerilekuan igeri egin beharko  dute  gatzetxoek aurrena; gero, bizikletan Altamira auzoko kaleetan zehar atonduko duten zirkuitoan ariko dira, eta azkenik, korrika egingo dute  estadioko  atletismo pistan.

Triatloia antolatzeren  ardura Trigoi Triatloi  Taldearena izan da. Umeentzako triatloi honekin  kirol  hau gaztzetxoen  artean ezagutzera eman eta suspertu egin nahi  dute.
Triatloian Goierriko ikastetxeetako ikasleek parte hartuko dute.  Gazteenak benjamin mailakoak izango dira  eta  zaharrenak  kadete mailakoak. Probaren distantzia, adinaren arabera egokitua izango da.

Helmugara iristen diren parte hartzaileek poltsa bat jasoko dute, bertan,  janaria eta edaria izango dituzte, egindako esfortzua errekuperatzeko. Oroigarri gisa, lastertetako kamiseta bat  ere eskuratuko dute gaztetxoek.

Arratsaldean, haurrek hainbat kiroletan  aritzeko aukera izango dute Plaza Nagusian, 17:00etan hasita. Besteak beste tenisa, badmintona, ping-ponga, futbola  eta saskibaloia  hobeto ezagutzeko aukera izango dute.

Iluntzean, 19:00etatik aurrera Wu-Shu erakustaldia egingo dute Garagartza plazan.  Euskadiko Selekzioko kideek egingo parte hartuko dute saioan.
20:00etan kirol zerbitzuen eta produktuen zozketa egingo da.  Zozketan parte hartzeko Ordizian elkarteko dendetan lortutako txartelak osatu behar dira.

Ordizia Kirolean  asteari amaiera emateko, 20:30ean Capoeira erakustaldia izango da, Garagartza plazan hasi  eta herriko kaleetan zehar bukatuz.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa