Korpus eguneko diana eta kontzertua egingo ditu Beti-Argi bandak

Ordiziako Beti Argi musika bandak Korpus eguna ospatuko du igandean, urteroko ohitura jarraituz. Goizetik kalera aterako dira; 10:00etan, diana joko dute eta herriko kaleetan barrena ibiliko dira. 13:00etan berriz, prozesioaren ondoren, kontzertua eman...

Ordiziako Beti Argi musika bandak Korpus eguna ospatuko du igandean, urteroko ohitura jarraituz. Goizetik kalera aterako dira; 10:00etan, diana joko dute eta herriko kaleetan barrena ibiliko dira. 13:00etan berriz, prozesioaren ondoren, kontzertua emango dute plaza nagusian.

Josune Airbe zuzendariak gidatuta, zazpi pieza joko ditu bandak; horien artean, pasodobleak, rock kanta ezagunak, kubatar musika edota telebista saioetako melodiak entzun ahal izango dira kontzertuan.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa