Festetako pertza ekitaldiz beteta datoz Segurako ‘sanjoanak’
Zopajaleak gaur iluntzetik aurrera murgilduko dira urteko egunik garrantzitsuenetan, San Joan jaietan. Festak, zopa pertza elizatik Txanbolinpera jetsiz hasiko dira. Behin pregoia entzunda mokadutxo bat eginda sartuko dira festa giroan segurarrak. San Joan bezpera izanda, espiritu txarrak erre ondoren, dantzaldia izango da plazan Dantzadi taldearekin. Bihar, San Joan egunean tradizio handiko ekitaldiak egingo dira. Goizean prozesioa, Egaña eta Lizaso bertsolarien agurra eta herri kirolak antolatu dituzte. Arratsaldeko 18:00etan pilota partiden txanda izango da. Segurarrek mozorro eguna ere ospatuko dute, era guztietako mozorroak ikusteko aukera izango da arratsaldetik aurrera. Musika jartzearen ardura DJ Xaiborrena izango da. Larunbatean haurrak eta koadrillak izango dira protagonista. Goizean umeek krosa, ginkana, zinta karrera eta marrazki jaia izago dute. Ondoren bazkaria eta arratsaldeko 19:00etatik aurrera danborrada. Koadrillek ohiko bazkaria egingo dute. Gauean Alaiki taldeak joko du plazan. Igandean, txistularien kontzertuaz gozatu ahal izango da, 12:30etik aurrera. Bazkal aurretik, zintzurra txakolinez bustitzeko aukera eta umeentzat puzgarriak izango dira. Arratsaldean poteolari eleganteek eta Korpus eguneko herri afariak bat egingo dute. Festei amaiera emateko, Drindots taldeak jarriko ditu dantzan segurarrak, pertza kanpandorrera igo aurretik. San Joan txirrindulari proba Larunbatean, arratsaldeko 16:00etan abiatuko da elite eta 23 urtez azpikoen mailako San Joan Txirrindulari Proba. Txirrindulariek, 113,4 kilometroko ibilbidea osatu beharko [...]
- 19:00. Gizaundiak (erraldoiak) eta buruhandiak.
- 20:00. Zopa pertzaren jaitsiera eta pregoia. Ondoren, mokadua plazan (Elorri Kultur Elkarteak antolatuta).
- 20:00. San Joan arbola jarriko dute.
- 23:00. San Joan sua, herriko dantzari eta txistulariekin.
- Ondoren. Sorgin danza
- 23:30. Dantzaldia Dantzadi taldearekin.
- 10:15. Goiz eresia Kriseilu txistulari taldearekin.
- 10:30. Udal ordezkariak Alkate Doinuaz, elizara bidean.
- 10:45. Prozesioa San Joanen irudiarekin, eta ondoren, Meza Nagusia parrokian.
- 12:00. Arabarren Plazan, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolariak. Herriko koruaren emanldia, eta atari eta balkoi ederrenen sari banaketa. Hamaiketakoa herritarrentzat.
- 13:00. Plazan herriko kirolari txapeldunei sari banakera eta herri kirolak, aizkolari eta harrijasotzaileak.
- 17:00-19:00. Ume eta gaztetxoentzat disko festa DJ Xaiborrekin.
- 18:00. Polita partiduak Baratze Pilotalekuan.
- 20:00-21:00 eta 23:30-2:30. Disko gaua DJ Xaiborrekin.
- 10:00. Plater hausketa Mendotze aldean.
- 10:15. Goiz eresia Kriseilu Txistulari Taldearekin.
- 10:30-14:00. Umeen krosa, ginkana, zinta karrera eta marrazki jaia.
- 11:30 . Neska eta mutien Futbito Txapelketaren finala
- 12:00-14:30. Kilkir txaranga herrian zehar.
- 13:00. Bola eta toka txapelketa herrikoia plazan.
- 14:00. Haurren bazkari herrikoia plazan.
- 15:00 . Koadrilen arteko bazkaria Frontoi Zaharrean. (Gazte Asanbladak antolatuta, txartelak tabernetan daude salgai)
- 16:00. LIV San Joan txirrindulari proba, elite eta 23 urtez azpikoen mailan.
- 17:00. Bola Luze eguna. XIBA – Ikastolen elkarteak antolatua.
- 18:00-19:00. Gipuzkoa mailako Bola eta Toka txapelketa.
- 19:00. Haurren danborrada.
- 20:00. Gizaundi eta buruhandiak.
- 23:00. Dantzaldia Alaiki taldearekin.
- 11:30 . Toka, igela eta bote jokoak.
- 11:30-14:30. Haurrentzako puzgarriak. Arratsaldean, 16:30etik 18:30era.
- 12:30.Txistulari diren eta izandakoen alardea eta kontzertua.
- Ondoren . Txakolin dastaketa.
- 18:30-21:30 . The Joselontxos Txaranga .
- 20:00. Poteo elegantea.
- 21:00 . Korpuseko herri afaria.
- 22:30. Drindots taldea.
- 23:30. Zopa pertzarekin kalejira, Txanbolinpetik.
- 00:00. Zopa pertzaren igoera eta agurra.













