Muruko Mari, kondairatik antzerkira

San Joan egunak badu sorginekin eta suarekin loturarik, eta hortaz, baita Murumendiko Marirekin ere, Beasaingo damarekin. Hainbat herritarren iritziz ordea, «Mari ez da festetan agertzen den panpina bakarrik, zerbait gehiago ere bada», eta horregatik, umeak direnetik beasaindarrek ezagutzen duten kondaira antzerkira eramango du Hijos de Martin y Loinaz kolektiboak. Bihar gauean egingo dute Muruko Mari antzezlana, 22:30ean, Dolarea parkean. «Betiko kontakizuna beste nolabait» kontatuko dutela aurreratu dute kolektiboko kideek. Hijos de Martin y Loinaz kolektiboa, talde sortu berria da eta, talde bezala, Euskal Antzerkizaleen Elkarteak Villabonan (Gipuzkoa) egindako jardunaldietan bakarrik parte hartu du oraingoz.  Beasainen, biharkoa izango da egingo duten lehen emanaldia. Datu zehatzik ez dute eman taldekideek, baina hamabost pertsonatik gora ariko dira bihar aktore lanetan. Pello Irizar musikariak ere lagunduko die musika kontuetan, eta Xabier Sarasolak egindako Muruko Mariren abestia ere antzerkian entzun ahalko da. Eneka Mujika antzezlanean zehar ikusi ahalko diren irudiez arduratuko da. Amaiera politeko tragedia Kondaira antzezlanera modaltzeko, «lizentzia artistikoak» hartu dituzte kolektiboko kideek. Hala, Mariren inguruan tragedia irudikatzen saiatu dira, baina amaiera politeko tragedia izango dela aurreratu dute. «Gure ikuspuntutik landu dugu gaia, eta matxismoa salatzeko ere erabiliko dugu», azaldu du taldekide batek. Aktore lanetan dagoeneko esperientzia duten kideek, eta ibilbiderik ez dutenek parte [...]

San Joan egunak badu sorginekin eta suarekin loturarik, eta hortaz, baita Murumendiko Marirekin ere, Beasaingo damarekin. Hainbat herritarren iritziz ordea, «Mari ez da festetan agertzen den panpina bakarrik, zerbait gehiago ere bada», eta horregatik, umeak direnetik beasaindarrek ezagutzen duten kondaira antzerkira eramango du Hijos de Martin y Loinaz kolektiboak. Bihar gauean egingo dute Muruko Mari antzezlana, 22:30ean, Dolarea parkean.

«Betiko kontakizuna beste nolabait» kontatuko dutela aurreratu dute kolektiboko kideek.
Hijos de Martin y Loinaz kolektiboa, talde sortu berria da eta, talde bezala, Euskal Antzerkizaleen Elkarteak Villabonan (Gipuzkoa) egindako jardunaldietan bakarrik parte hartu du oraingoz.  Beasainen, biharkoa izango da egingo duten lehen emanaldia.

Datu zehatzik ez dute eman taldekideek, baina hamabost pertsonatik gora ariko dira bihar aktore lanetan. Pello Irizar musikariak ere lagunduko die musika kontuetan, eta Xabier Sarasolak egindako Muruko Mariren abestia ere antzerkian entzun ahalko da. Eneka Mujika antzezlanean zehar ikusi ahalko diren irudiez arduratuko da.

Amaiera politeko tragedia

Kondaira antzezlanera modaltzeko, «lizentzia artistikoak» hartu dituzte kolektiboko kideek. Hala, Mariren inguruan tragedia irudikatzen saiatu dira, baina amaiera politeko tragedia izango dela aurreratu dute. «Gure ikuspuntutik landu dugu gaia, eta matxismoa salatzeko ere erabiliko dugu», azaldu du taldekide batek.

Aktore lanetan dagoeneko esperientzia duten kideek, eta ibilbiderik ez dutenek parte hartuko dute Muruko Mari antzezlanean. Mari, Anita Alonso izango dela bakarrik aurreratu dute; Akerbeltz zein den jakiteko bihar Dolarea parkera gerturatu beharko dute herritarrek, «sorpresa hartuko baitu batek baino gehiagok». Rosa Rojo zuzendariaren gidaritzapean Beasain Insitutuko antzerki taldean aritu diren askok ere parte hartzen du kolektiboak antolatutako saioan.

«Aire libreko antzokia»

Murumendiko Mariren inguruko antzezlana San Joan egunean egitea ez da kasualitatea izan. «Egun oso aproposa iruditu zitzaigun, eta hasieratik, antzezlana egitea pentsatu genuenetik, egun horretan izan behar zela adostu genuen». Antzezlanean akelarre bat irudikatuko dute, eta «horretarako egun hori da egokiena, akelarreak berak ere zentzu bat izateko».

Kolektiboko kideek azaldu dutenez, «akelarrea iluntasuna gurtzeko zerbait bezala ikusi izan da, baina guk beste ikuspuntu batzuk ere landu nahi izan ditugu, katolikoak kritikatzeko inongo asmorik gabe, baina iluntasun horrez gain dauden gauzak erakutsiz».

Eszenatoki gisa Dolarea parkea erabiltzea ere hasieratik hartutako erabakia da: «Aire libreko antzoki bat da, eta halako leku batek halako ekintzak egitea ahalbidetzen du». Eguraldi txarra egingo balu, «benetan txarra», datorren ostiralera arte atzeratuko lukete emanaldia, «baina ostiral honetan egitea dago aurreikusita, eta orduan egiteko ahal dugun guztia egingo dugu», zehaztu dute taldekideek.

Biharko emanaldiaren ondoren, zein asmo dituzten ez dute argi kolektibokoek. «Batak bestearengandik ikasten» jarraituko dute, «antzezlan hau egiteko egin dugun bezala, borondatez lan eginez, elkarri lagunduz eta erakutsiz, eta beti, jendearen eskuzabaltasuna eskertuz».

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa