San Juan auzoan trafiko aldaketak egingo dituzte
Astelehenetik aurrera Legazpiko San Juan auzoko errepide bat itxi egingo dute. Lehen ataritik 18.era doan bide zatiari eragingo diote aldaketek. Astelehenean 8:00etan itxiko dute bide zati hau. Egun bi noranzkoak hartzen ditu, eta lanak bukatutakoak go...
Astelehenetik aurrera Legazpiko San Juan auzoko errepide bat itxi egingo dute. Lehen ataritik 18.era doan bide zatiari eragingo diote aldaketek.
Astelehenean 8:00etan itxiko dute bide zati hau. Egun bi noranzkoak hartzen ditu, eta lanak bukatutakoak gorantza egin ahalko da soilik bide honetatik. San Juan auzoko 4. ataritik 16.era doan bidea aldiz, jaisteko izango da. Lanek bi astez iraungo dutela jakinarazi dute, eta denbora honetan San Juan auzora, Laubide auzoko 18. ataritik 26.era edota Urtatzako 13. ataritik 26.era joan nahi duten ibilgailuek San Juan auzoko 4. ataritik 16.era doan bidetik joan beharko dute. Bide hau noranzko bakarrekoa da egun, baina datorren astetik aurrera bi noranzkoetan ibili ahalko da bertatik. Hori dela eta, eskuin aldean debekatu egingo dute aparkatzea.
Honekin batera, Urtatzako 69. ataritik 66.era doan bideak, irteera 26. atari albotik duenak, irteerako zentzua aldatuko du eta aurrerantzean Urtegiko biderantz joko du.













