

Eskuratu irakurketa gida [.pdf]• Irailaren 8ra arte Legazpiko udal liburutegiak Biblioporrak kanpaina garatuko du. 7 liburutegiren artean lantzen duten ekimena da, eta adin guztietako herritarrei liburuak gomendatzen dizkiete, uda garaian zer irakurr...

Zumarragako eta Urretxuko ikastetxe guztietako zazpiehun bat haurrek hartu zuten parte danborradan; goizean alkateen arteko botere aldaketa egin zen.

Jesus Alonsok, Julian Auzmendik eta Carlos de Cos-ek irabazi dituzte sari nagusiak; mugikortasun iraunkorra izan da aurtengo lehiaketarako aukeratutako gaia.

Bizitzarako orientazioa eskaintzea helburu duen Urola Garaiko Oripavi elkarteak gurasoentzat antolatu duen programako saioa egingo du bihar arratsaldean. Nire adierazpenerako urratsak du izena saioak eta 18:00etan hasiko dute Legazpiko kultur etxean. I...

Urretxuko Kirol Zerbitzuak, haurrei eta helduei zuzendutako ekintzak antolatu ditu aurtengo udan, UDA kanpainaren barruan.

Txernobylgo zentral nuklearrean istripua gertatu zenetik hogeita bost urte igaro dira, eta oraindik ere, inguru hartako radiaktibitate maila altua da. Kutsatutako airea arnasten jarraitzen dute Kiev eskualdeko biztanleek, horien artean milaka haurrek. Radioaktibitateak eragiten dituen ondorioak apaltzeko, eta osasunean hobera egiteko, 265 haurrek igaroko dute aurten uda Euskal Herrian.Goierriko sei familietan ere, kide bat gehiago izango dute etxean abuztuaren 24ra arte. Legorretako bi familiatan haur bana dago, Legazpin eta Ordizian ere bana, eta Beasainen beste bi haur. Senarrarekin batera, Mila Mendia beasaindarra da harrera familien programan parte hartzen duenetako bat, eta dagoeneko seigarren urtez, Yaroslav Kovalenko hartu du etxean. Bederatzi urte zituenean etorri zen lehenengoz Kovalenco Beasaina, eta sei urte hauetan Mendiaren etxean igaro ditu udako bi hilabete. Eskal Herritik gehien zer gustatzen zaion galdetuta, «itsasoa» dela esan du, Ukrainan 900 kilometrora baitu. Euria egiten duen egunetan disfrutatu egiten duela ere esan du, eta Beasainen ere gustura egoten dela, batez ere Mendiaren bilobekin jolasean. Aldian behin Ukrainako lagunekin gelditu eta hango eta hemengo bazterrak ere ezagutzen dituzte. «Herenegun, adibidez, Donostian izan ginen, Aquarium-ean», kontatu du Mendiak. Noizbehinka, Chernobil elkarteko kideek haur guztiak elkartzeko ekintzak antolatzen dituzte, «beraien artean hitz egin eta gure artean integratzeko». Euskal Herriko kultura, ohiturak eta bizimodua [...]

PPko zinegotzi Begoña Pereira izango da Berdintasun Batzordearen burua, legealdi honetan.