Udako irakurketa gida prestatu du Legazpiko liburutegiak
Eskuratu irakurketa gida [.pdf]• Irailaren 8ra arte Legazpiko udal liburutegiak Biblioporrak kanpaina garatuko du. 7 liburutegiren artean lantzen duten ekimena da, eta adin guztietako herritarrei liburuak gomendatzen dizkiete, uda garaian zer irakurr...
Eskuratu irakurketa gida [.pdf]• Irailaren 8ra arte Legazpiko udal liburutegiak Biblioporrak kanpaina garatuko du. 7 liburutegiren artean lantzen duten ekimena da, eta adin guztietako herritarrei liburuak gomendatzen dizkiete, uda garaian zer irakurri jakin dezaten.
Legazpikoa da egitasmo honetan sartuta dagoen Goierriko liburutegi bakarra. Aramaioko, Aretxabaletako, Arrasateko, Bergarako, Oñatiko, eta Eskoriatzako liburutegiekin elkarlanean gauzatzen du kanpaina. Biblioporrak 2011 udako irakurketa gida bezala aurkeztu dute. Adin guztietako irakurleei liburuak gomendatzen dizkie, zazpi liburutegi horietan lortu ahal izango dituztenak. 8 film eta 8 diska ere gomendatzen dituzte gidan, diotenez, «berrietan berrienak».
Aurten gainera, Legazpiko liburutegiak ez ditu ateak itxiko uda garaian. Irailaren 8ra arte astelehenetik ostiralera irekiko dute, 10:00etatik 14:00etara. Arratsaldeetan itxi egingo dute. Informazio gehiago edo gida eskuratu nahi duenak liburutegira edota honen webgunera jo beharko du: liburutegiak.blog.euskadi.net/legazpi.