2011/6

Itsasondoko haurrentzat ekitaldi sorta antolatu du udalak, udarako

Uztailean lau jarduera egin ahalko dituzte Itsasondoko 11 urtetik 18ra arteko gaztetxoek, udalak antolatuta. Bitxigintza (uztailak 4-6), henna tailerra (hilaren 8an) eta sukaldaritza (hilak 11) prestatu dituzte, 11:00etatik 13:00etara. Uztailaren 14an ...

Aimar Maiz

Goierriko herrien eta mendien izenak arauz finkatu ditu Euskaltzaindiak

Euskara jasoan idazterakoan Goierriko herrien, auzoen eta mendi handienen izenak nola erabili behar diren finkatu du Euskaltzaindiak, Onomastika Batzordearen bidez. Aurreko izendegiekin alderatuta, arau izaera dute Euskal Herriko udalen izendegia zerrendako toponimoek, lehendabiziko aldiz. Idazteko eta ahozkatzeko forma finkatzeaz gain, osagaien arauak gogorarazi ditu berriz. Hala, gidoia (–) bi herri elkartzen dituen izendapenetan soilik erabil daiteke: Ezkio-Itsasoren eta Aratz-Matxinbentaren kasuak dira horiek, baina Etxarri Aranatz behar du. Euskaltzaindiaren nomenklator berria Euskal Herriko zazpi herrialdeetara iristen da, eta 1979an argitaratu zuen aurreneko izendegitik 33 toponimo gehiago sartu dituzte. Goierrikoa da bat, Altzaga udalerriarena (1991n lortu zuen udalerri beregain izaera). Eskualdeka bereizita dago zerrenda, eta liburuaz gain (10 euroan salgai) Interneten kontsulta liteke (www.euskaltzaindia.org). Goierriri dagokionez, eskualde osoa hartzen du, bertako 22 udalerriak sartzen dira, hasi Legorretatik eta Legazpiraino. Goierriko herritarra, banakoa, izendatzeko goierritar da forma arautua. Urola Garaiaren aipamenik ez dago. Berezko -a eta determinatua Herrien izenak idazterakoan ohiko zalantza izaten da –a hizkiarekin bukatzen direnak nola deklinatu behar diren. Berezkoa baldin bada (izenaren zati), beti mantendu behar da. Azkeneko –a hori determinatzailea baldin bada –zerrendan izenaren ondoan (–a) osagaiarekin adierazia– deklinazio kasu gehienetan galdu egiten du. Lehen multzokoak dira a-z bukatzen diren Goierriko herrien izen gehienak, berezkoa dutenak: Altzaga, Arama, [...]

Aimar Maiz

Egutegi ”duinaren alde” protesta Arcelorren

Altzairutegiko langileei jaiegunetan lan eginarazi nahi dietela diote, ''produkzioa ez eteteko''.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

‘Errege bidea, Santiago bidea: Igartzatik San Adrianeraino’ liburua idatzi du Isabel Elortzak

Zegamako Udalak antolatutako Xabier Azurmendi bekaren bidez, Errege bidea, Santiago bidea: Igartzatik San Adrianeraino liburua idatzi du Isabel Elortzak. Goizean egin du liburuaren aurkezpena Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian, eta bertan azaldu due...

Eskeine Legorburu

San Donatora joango dira asteburuan mendizaleak

Ordiziako Mendizaleek, San Donatora antolatu dute hurrengo irteera. Igande goizean izango da, 07:30ean abiatuta. Dorraotik abiatuko dira oinez, eta Unanuera jaitsiko dira. Hurrengo asteko irteera berriz, Oriora egingo dute.

Ordiziako Hitza

Ostalariekin euskara lantzeko planak erantzun «eskasa» izan du

Urola Garaiko udaletako euskara zerbitzuek ostalariei egin dizkieten eskaintzek erantzun «eskasa» izan dute. Proposatu zizkieten lau ikastaroetatik bi ez dituzte egingo: idazmenean trebatzeko ikastaroa eta euskararen hastapenekoa. Arduradunek «balorazio ezkorra» egin dute. Kanpaina duela hilabete batzuk hasi zuten. Tabernetako eta jatetxeetako langileen euskararen ezagutza eta erabilera neurtzeko inkestak egin zituzten, eta emaitzak aztertu ondoren, maiatzean Urretxuko, Zumarragako, Legazpiko eta Ezkio-Itsasoko ostalariei lanean hasteko eskaintzak egin zizkieten. Euskararen ezagutzaren diagnosiko datuak eskuetan, idazmena lantzeko bi orduko ikastaroa, euskararen ezagutza maila baxua dutenentzako hastapeneko ikastaroa (ekainean), eta irailean hasiko diren mintzalagun taldeetan parte hartzeko eskaintza egin zizkieten ostalariei. Erantzuna, ordea, ez da esperotakoa izan, eta idazmenean trebatzeko ikastaroa eta hastapenekoa, esaterako, ez dituzte egingo. Egingo ez duten lehen ikastaroa euskara jakin arren idazterako garaian zalantzak izaten dituzten langileentzat zuzendurik zegoen, baina ez dute talde bat osatzeko adina eskaririk jaso. Gauza bera gertatu da euskararen ezagutza maila baxua duten langileentzat prestaturiko ikastaroarekin. Mintzalagun taldeak irailean hasiko dira lanean berriro, eta orduan gogoratuko dizkiete berriz ere ostalariei zeintzuk diren ekimen honen ardatz nagusiak. Azkenik, Goierriko Hitzarako hiru hilabeteko harpidetzak eskaini dituzte doan. Ekainaren 7an hasi ziren banatzen 47 tabernetan eta jatetxetan: 17 Legazpin, 14 Urretxun eta 16 Zumarragan. Banatuko diren ale hauez gain beste [...]

Legazpiko Hitza

Nabarraldek Noaingo gudua gogoratzeko ekintzak antolatu ditu

Aurten, 500 urte beteko dira Noaingo gudua gertatu zela; garai hartako gertakizunak gogora ekarri eta hildakoak omentzeko ekitaldiak antolatu ditu Nabarraldek...

Goierriko Hitza

Iker Irribarriak irabazi du Antiguoko pilota lehiaketa

Iker Irribarria pilotari aramarrak jantzi du Donostian Antiguoko Txapelketako txapela, lau eta erdian. Finalean Agirreren aurka 22 eta 9 nagusitu zen, joko bikaina eginda. Bestetik, Ane Irribarria Gipuzkoako txapeldun da altuera jauzian, 60 metro hesie...

Aimar Maiz

‘La chanson de Roland’ film dokumentala astelehenean Lazkaon

Goierriko Euskal Eskola elkarteak La Chanson de Roland film dokumentalaren emanaldia antolatu du, Lazkaon. Areria antzokian astelehenean 21:00etan da. Olivier van der Zee zuzendariak iaz ekoitzi zuen, 778. urteko Karlomagnoren armadaren berregite histo...

Aimar Maiz

Orobione, Zeba eta Xanbe koruek kontzertuak egingo dituzte gaur eta bihar Lazkaon

Abesbatzen bi kontzertu izango dira Lazkaon gaur eta bihar. Gaur, ostirala, 19:45ean, Orobionek (Lazkao) eta Zebak (Olaberria) dute saioa, San Migel parrokian. Bihar, larunbata, 20:00etan, Xanbe haur koruak kantatuko du Areria antzokian. Miren Plazaola...

Aimar Maiz

Doinuako ikasleen ikasturte amaierako emanaldiak

Legazpiko Doinua musika eskolako ikasleek ikasturte amaierako emanaldiak eskainiko dituzte datorren astean: • Ekainak 13, astelehena: Piano, zeharkako xirula, saxofoi eta klarinetea. 17:30etatik aurrera Latxartegi Aretoan. • Ekainak 14, asteartea: ...

Goierriko Hitza

Sukaldaritza eta mozorroak bihar, herri kirolak etzi

Gaur hasiko dira Loinatz jaietako bigarren asteburuko ekitaldiak. Biharko mozorroen eguna izango da asteburuko egunik nagusiena, baina gainerako egunetan ere nahi adina ekintza egongo dira Beasainen. Gaur, esaterako, Dantzaki eta Gala ballet eskolako i...

goierrikofestak

Klarinete taldea eta eskusoinujoleak

Klarinete taldea eta eskusoinujoleak 12:00etan San Miguel Ermitan, Burdinola elkartearen ekimenez.

Goierriko Hitza

Agenda 21eko Foroa

Agenda 21eko foroa: Udalbatza berriari aurkeztuko zaio Foroa. 18:30etan Udaletxeko Batzar Aretoan.

Legazpiko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa