
Andoni Berasategi, Gipuzkoako Bola Txapeldun izandakoa da, eta Goierriko txapelketa ere irabazi izan du. Oraingoan ordea, Euskadiko txapeldun izendatu dute. Legazpiko tiraldian, 46 lehiakideen artean irabazle izatea lortu zuen 26 urteko gazte honek. Txapelketa nola joan zaion eta bola mundua nola dagoen azaldu digu. Aurretik beste hainbat txapelteka irabazitakoa zara, baina Euskadiko Txapelketa irabaztea berezia izan al da? Euskadiko Txapelketara iristeko aurretik lan handia egin behar da. Nik azkeneko egunera arte ez nuen jakin sailkatu nintzen edo ez. Gipuzkoako 15 onenak sailkatzen dira, eta ez da erraza. Nolakoa izan da Euskadiko Txapeketrara iritsi aurreko bidea? Euskadikora iritsi aurretik, hamasei txapelketatan parte hartu dut. Taldekako bi txapelketatan, bikotekako beste lautan, Presidente txapelketako bost probatan eta Gipuzkoako Kopako beste bostetan. Proba hauetako puntuaziaori esker sailkatu nintzen Gipuzkoako Txapelketara eta handik pasa nintzen Euskadikora. Zein bilakaera izan zuen finalak? Berandu botatzea tokatu zitzaidan, 46 partaideen artean 35. bota nuen. Nik botatzerako 35 eta 36ko puntuak jaso zituen jendeak eta banekien oso ondo egin beharrean nengoela. Bigarren itzulian ere, aurretik ongi ibili zirenek, berriz ere puntuazio onak lortu zituzten. Nik egindako bi tiralditan, 35na puntu eskuratu nituen. 70 punturekin hiru parte hartzailek berdindu genuen. Berdinketa hausteko tiraldietan Antonio Agirre geratu zen kanpoan eta azken [...]

Ekainaren 30era bitartean jasoko dira Legazpiko kultur etxean datorren ikasturtean Arkatza Elkarteak egingo duen marrazki eta pintura ikastarorako matrikula orriak. Ikasturtea irailean hasiko dute eta gutxieneko adina 7 urtekoa izango da (2004an jaioak...

Dagoeneko agur esan diote Itsasondon zaborraren edukiontzi berdeari. Gaurtik aurrera, bilketa sistema berria martxan jarriko dute, eta hondakin organikoen edukiontzi marroiaz gain, errefusa botatzeko kubo edo baldetxoak erabiltzen hasiko dira. Sistema berri honekin, familia bakoitzak astean behin atera beharko du errefusa; umeak edo adinekoak dituzten familien kasuan, asteazkenetan eta ostiraletan ere izango da horretarako aukera. Sasietak emandako datuen arabera, Itsasondoko 280 etxetara jo dute. Denetan, sistema azaldu eta kubo bana eman diete. Harrera “oso ona” izan dela azaldu du Enrike Enparantza, Sasietako teknikariak. Itsasondoarrek “oso jarrera ona” azaldu dutela dio, eta emaitzak berehala ikusten hasiko direla. Beste herri batzuetan organikoen edukiontziarekin izan duten esperientzia ikusita, etxez etxe joanda “emaitza hobeak” lortzen direla azaldu du Enparantzak. “Jendea askotan birziklatzearekin ados egon arren, kosta egiten zaio hitzaldi batera joan, gero udaletxean eskaera egin…”. Etxez etxe joanda jendeak jarrera hobea erakusten duela dio, eta batez ere adinekoei sistemak nola funtzionatzen duen hobeto azaltzeko aukera dutela. “Askotan urduri jartzen dira, nahi dutelako, baina ez dakitelako ondo egingo duten. Guk lasai hartzeko esaten diegu, asmatuko dutela”. Iñaki Erauskin Sasietako zerbitzu buruak berriz, jendeak hasieran izan zitzakeen errezeloak gainditu dituela azaldu du. “Hasieran edukiontzi berdea kendu eta zutabe sistema hori aurkeztu genuenean, askok pentsatu zuten atarian [...]

Aurreko azaroan egin zuten lehenengoz, Buzkantza Lehiaketari lotuta, aurten bi aldiz antolatuko du Udalak.

32 lan aurkeztu dira aurten guztira; ostiralean egin zen sari banaketa eta lehiaketara aurkeztu diren lan guztiekin erakusketa inauguratu zuten Zelai...

Doinua musika eskolako ikasleen emanaldiak. Gitarra eta baxu elektriko kontzertuak. 18:00etan Latxartegi Aretoan.

Doinua musika eskolako ikasleen ikasturte amaierako kontzertuak. Piano, biolin eta Trikitixa entzunaldia. 17:30etik aurrera Latxartegi Aretoan.

Doinua musika eskolako ikasleen ikasturte amaierako emanaldiak. Ikasle helduen entzunaldia, 19:00etan latxartegi aretoan.

Maiatzaren amaieratik ateak itxita dago geltoki intermodaleko aparkaleku berria; laban ez egiteko tratamendu bat eman da sarrerako aldapan.

Beasaingo Bilduk agerraldia egin du gaur eguerdian, EAJk udalen osaketari begira izan duen “jarrera aldaketa” salatzeko. Beraien esanetan, Bildurekin balizko akordioak izateari ateak itxi eta “PSOEri eta PPri Beasaingo alkatea nor izango den erabakitzen” utziko diela azaldu dute. Hala, Bilduko kideen ustez “PNVk oraindik ezin ditu emaitzak irentsi”. Euskadi Buru Batzarrak esan duen moduan, EAJk bere hautagaia aurkezten badu, “aldaketa erabaki duen herritargoari iruzur berri bat” egingo diola esan dute. Maiatzaren 22ko udal hauteskundeen ondoren, hiru bilera egin dituzte Beasaingo Bilduk eta EAJk. Aurrenekoan, ekainaren 11ra arte ez zutela “inorekin ezer hitz egingo” esan zieten jeltzaleek. Bigarren bilera batean berriz, bi alderdiak euren programak alderatzen hasi ziren, eta hirugarren bilera baterako “aukera guztiak zabalik utziz”. Hirugarren bilera atzo egin zuten. Bertan, EBBk hartutako erabakia jarraituz, EAJk bere hautagaia aurkeztu eta babestuko duela esan zien. Bilduren ustez, erabaki horren atzean, PSE-EErekin eta PPrekin bat egiteko asmoa dago. “PNVk nahiago ditu PSOEko bulegoetan lortzen dituen tratuak, Bilduren inguruan elkartu den aro berri baterako ilusioarekin bat egitea baino”. EAJren erabakia “zilegia” dela uste dute, “baina Beasainen PPko eta PSOEko hiru botoekin legealdi osoa egitea luzea egingo zailea ohartu beharko lukete”. Azkenik, Beasaingo Bilduk “herrian sortutako ilusioarekin ezingo dutela amaitu” gogorarazi du. Hauteskundeetan hartutako [...]

Txindoki atletismo taldeak koadrila arteko desafioa antolatu du bihar arratsalderako. Lau laguneko taldeak osatuko dituzte, eta horietako bakoitzak, proba batean parte hartuko du. Pisu jaurtiketa, luzeera jauzia eta abiadura (100 m.) eta iraupen (1.000...

Legazpiko Santikutz xake elkarteak ikasturte borobila osatu du. Elkarteko taldeetariko bat Gipuzkoako Ligako lehen mailara igo da eta datorren ikasturterako inoiz baino jokalari gehiago izango dituzte. 20 pertsonekin bi talde osatu dituzte amaitzear dagoen denboraldian. A taldea bigarren mailan aritu da, iaz lortu baitzuen maila hau. Helburutzat mailari eustea zuten, baina haien harridurarako ere, 16 taldeko ligaxkan lehen postuan sailkatu dira, lehen mailara igotzeko eskubidea lortuz. B taldeak hirugarren mailan jokatu du. 3 urte eta erdi dira taldea sortu zutela, eta hasieran zituen 10 bazkidetik egun taldea osatzen duten 35 lagunetara igaro dira. 800 euroko aurrekontutik 5.000 eurotara. Garapen honek etorkizunera begira jarri ditu. Datorren ikasturtean hirugarren talde bat sortuko dute hirugarren mailan. Erronkak hiru izango dira: batetik, lehenengo mailari eustea, bestetik taldeetariko bat bigarren mailara igotzea eta azkenik, Legazpin xakearen harrobia lantzea. «6 hilabetez baino gehiagoz, azarotik maiatzera, Asier Imazek, Iñaki Hernandezek, Jon Alvarezek eta Manu Fonsecak 7 eta 14 urte arteko 15 gaztetxo prestatu eta trebatu dituzte» azaldu zuten aurkezpenean Patxi Imaz elkarteko lehendakariak eta Iñigo Larrea diruzainak. Formazio hori osatzeko, Gipuzkoako xake federazioaren teknifikazio ikastaroetan eta haurrentzako lehiaketetan ere hartu dute parte. «Gure aurrekontuaren ia erdia formaziora bideratzen dugu» diote, «monitoreei ordaintzen eta ziurtagiriak lortzen, materiala erosten… [...]

Lazkaoko 57 urteko gizonezko bat hil zen atzo iluntzean Arrasaten (Gipuzkoa), Udala auzotik gertu, Udalaitz mendiaren magalean. Herrizaingo Sailaren arabera, ondoezak edo atakeren batek jota lurrera erori zen gizonezkoa. Beste hiru lagunekin zegoen, oi...