2011/6

Diploma kontzertua

Doinua musika eskolako ikasleen Diploma kontzertua. 19:00etan Latxartegi Aretoan.

Goierriko Hitza

Paul Healy, Ampo Ordiziaren kirol zuzendari berria

Nazioarteko mailan eskarmentu handia duen kirol zuzendari bat fitxatu berri du Ampo Ordiziak: Paul Helay. Healy australiarra da, Brisbane hirian jaioa, eta azken urteetan Australiako Errugbi Federazioarentzat aritu da lanean eliteko jokalariak prestatzen. Ordiziako kluba Healyren zeregin horretantxe oinarritu da kirol zuzendaria fitxatzeko. Jokalariak prestatzen esperientzia zuen kirol zuzendari bat nahi zuten, eta profil horretarako egokia da oso Healy. Hartara, hiru urtean Ordiziako errugbi taldeko kirol zuzendari izan den Jim Dixonen lekua beteko du. Baina gaur egun Australian egiten ari den lana ez da izan Healy fitxatzeko arrazoi bakarra, curriculum bete-betea baitu nazioarteko errugbian, bai kirol zuzendari moduan, eta baita entrenatzaile eta prestatzaile moduan ere. Uruguaiko hautatzailea izan zen urte askoan, eta talde hura 2003ko Munduko Kopara sailkatu baitzuen. Horrez gain, Frantziako Top 14ko Stade Francais taldea zuzendu du, eta talde horrekin Heineken Cup-eko finala jokatu zuen Leicester Tigersen aurka. Ez da hor bukatzen Healyren ibilia. Galesko hautatzailea ere izan da, Errusiako Errugbi Federazioarentzat ere lan egin du eta Australian goi mailako hainbat talde zuzendu ditu: Queensland Rugby Union, Brothers Rubgy Club, Queensland Premier Rugby Barbarians eta University of Queensland Rugby Club. Gorka Nuñez prestatzaile fisikoa Healyrena ez da izan Ordizia Rugby Elkartearen fitxaketa bakarra, izan ere, datorren denboraldirako Gorka [...]

Ordiziako Hitza

Joan Joxe Agirreri eta Lazkaoko beneditarren artxibategiari buruz liburua argitaratu du Torrealdaik

Joan Joxe Agirre artxibozain beneditarrari eta hark sortu duen Lazkaoko dokumentazio-guneari buruz liburua egin du Joan Mari Torrealdaik. Biltzailearen beraren ahotik kontatzen du historia: Lazkaoko Beneditarren dokumentazio-gunea; Juan Jose Agirreren artxiboa. Artxibategia aitzakia hartuta, altxor biltzailearen bidea jasotzea hartu zuen helburu Torrealdaik, bildumari nortasuna eman dion Agirreri eta berak ernearazi duen artxiboari lotuta. Liburuxkak 62 orrialde ditu, eta 140 argazki datoz, «modu erraz, ulerkor eta atseginean» irakurtzeko. Beneditarren Artxiboaren Fundazioak argitaratu du, Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatuta. Fundazioaren lehenbiziko argitalpena da. «Zertarako aritu fikzioa idazten, errealitatea bera horren aberatsa eta emankorra denean?», hasi zen hizketan egilea. Duela lau hamarkada, Agirre Kataluniatik Euskal Herrira itzuli zenean hasitako langintzaren historia da, sakonekoa. «Badirudi istorioak kontatzen direla, anekdotak. Baina sakoneko historia bat kontatzen ari da. Historia bikoitza da, Joan Joxerena eta dokumentazio-gunearena, bata bestea gabe ezin baita ulertu», azaldu du euskaltzainak. Izan ere, Agirreri egindako zortzi ordu eta erdiko elkarrizketa du oinarrian testu nagusiak. Lehen pertsonan, Agirreren ahotan dago kontakizuna. Testutxo osagarriek janzten dute historia. Artxibategiaren beraren historia «finkatuta» gelditzea da liburuaren beste helburu bat, «protagonistaren bertsioan gainera»: biblioteka nola antolatu zuen, nola bilatu zituen konplizeak, nola lortu zituen materialak, nola bisitatu zuen poliziak, nola bisitatzen duten ikertzaileek, nola iritsi ziren eraikina egitera eta [...]

Aimar Maiz

Mikel Laboa gogoratuko du Iñaki Salvadorrek, Kimetz elkartearen sari banaketan

Ordiziako Kimetz Emakume Elkarteak, urtero antolatzen duten literatur lehiaketako sariak banatuko ditu bihar gauean.  Ekitaldi hori osatzeko, Iñaki Salvador pianojolea etorriko da, Mikel Laboaren omenez ikuskizuna aurkeztera. Sari banaketa 22:00etan hasiko da, eta segidan egingo dute musika emanaldia, Barrena Kultur Etxean. Sarrera, debalde izango da. Duela hamazazpi urte antolatu zuen aurreneko literatur lehiaketa Kimetz elkarteak. Harrezkero, urtero banatu dituzte sariak eta bertan, Goierriko eta Euskal Herri mailako idazleek parte hartu izan dute. Aurten, Jon Ordoñez kazetari beasaindarrak jaso du euskarazko lanik onenaren saria, Karrusela idazlanarekin. Gaztelaniazko atalean berriz, Bartzelonara joan da saria; Victor Jimenez de Miguel da irabazlea, Un disparo certero lanari esker. Azkenik, emakumezko batek idatzitako lanik onenari ematen zaion akzesit saria, Rosario Raro Lopezek jasoko du, El deseo de ser pulpo lanagatik. Ordiziar batek aurkeztutako lanik onenarentzako saria berriz, eman gabe geldituko da. Jon Ordoñez beasaindarra gustora agertu da sariarekin. Lehiaketa batean aurkezten den aurreneko aldia da. «Etxean eta badut idazteko ohitura, ideiak beti izan ditut baina ez dut behin ere parte hartu». Kasu honetan, «pertsona batek animatuta» erabaki zuen bere lana bidaltzea. Emakume kanpotar batek, Donostiatik Legorretara, aldiriko trenean egiten duen bidaia kontatzen du Karrusela idazlanak. Ordoñez, kazetaria da lanbidez eta afizio moduan idazten du. Sari honek [...]

Arkaitz Apalategi

Andraitz Eguna

Andraitz saskibaloi elkarteak 25. urtemuga festa ospatuko du datorren ekainaren 18an Legazpin. Goiz partean saskibaloi partidak jokatuko dituzte, eta jarraian guztiak elkarrekin bazkaltzera joango dira.

Goierriko Hitza

Oihal gainean margotu dute gaur AEK euskaltegian

Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak antolatuta, oihal gainean margotzen ikasteko ikastaroaren bigarren eguna izan da gaur. Nekane Munduate artista ataundarra aritu da irakasle lanetan AEKren beasaingo egoitzan, eta euskaltegiko ikasleez gain, Andramen...

Eskeine Legorburu

Udaberrin udazkenari begira

Baratzegintza: “Kontuak lehenago atera ezean ondoren alferrik da”. Denborari aurre egin beharreko lana da ezbairik gabe. Udazken neguan jateko prest izango badira, jadanik azalora, brokoli, aza, bruselaza, lonbarda, eskarola kixkurra eta romanesku aza landareak aurki daitezke landare postuetan. Aldiz lehenxeago landatutakoen emaitzak ia dastatzeko moduan ditugu, astero- astero zerrenda luzatzen ari da. Atzo, lehen ozpinetako piperrak ekarri zituen Patxi Arizmendi aramarrak, eta lehen apio sortak ere salgai ziren. Perretxiku aukera handia atzo ere, azpimarratzekoak hemengo gibelurdinak, benetan bikainak, 24 euroan kiloa, 17 kilo inguru. Bestalde, hileroko bigarren asteazkenetan bezala, atzo ere Goienetxe Fundaziokoak bidezko merkataritzako produktuak saltzen aritu ziren ohiko tokian. Bost gorringoko arrautza “Orain arte holakorik… neroni ere ezin sinestuta geratu nintzen”, aitortu zigun Mutiloako Aitiberko M. Angelesek. Besteak beste, arrautzak saltzen dituzte asteazkenero Ordizian, eta Zumarragara joan ohi dira larunbatetan. Hango bezero bati tokatu omen zitzaion: “Arrautza handiak gustuko izaten ditu eta oilo jakinenak erosi ohi ditu, hura ze oiloak jarritakoa zen badakigu, oso toki bitxian jarri ohi dituelako”, zioen Jexux Mari Muñoak. Bi eta hiru gorringoko arrautzak aski normalak omen dira, baina horrelakorik oraindik ez zuten behin ere entzuna, eta  gutxiago etxean izana: «Lau gorringo politak ziren, eta bosgarrena txiki-txikia”. Eguerdian libratu eta kanpoan ibili ohi dira [...]

Ordiziako Hitza

Jentilbaratzako ondare arkeologikoaren erakusketa larunbatera arte egongo da irekita

Erdi Aroan Jentilbaratzan zegoen Ataun gazteluaren orubean iaz eta orain bi urte egindako indusketa arkeologikoetan ateratako ondarearen erakusketa zabalik dago, Ataunen. Larunbatera arte ikusi ahalko da Jentilbaratza: gaizkileen mugan bilduma, udaletx...

Aimar Maiz

Arrate Garin irabazle segako ligaren bigarren saioan ere

Euskal Herriko bakarkako sega ligaren bigarren jardunaldian Arrate Garinek irabazi du emakumezkoen atalean, igandean Azpeitian (Gipuzkoa). 1:34.56 minutuko denbora egin zuen, eta Beramendiko (Nafarroa) lehen saioa ere Garinek irabazi zuenez, sailkapena...

Aimar Maiz

Legorretako udalekuan izena hilaren 17ra arte eman daiteke

Legorretako Udalak udalekua antolatu du ekainaren 27tik uztailaren 29rako. Matrikula 30 euro ordaindu behar da, izena ematerakoan; ekainaren 17ra arte apunta liteke, udaletxean. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako aurreneko ziklokoko legorretarrentz...

Aimar Maiz

Dominikar Errepublikari buruzko hitzaldia izango da aste honetan Maizpiden

Lazkaoko Maizpide euskaltegiak astero antolatzen ditu kultur ekitaldiak, bertako ikasleentzat eta egoiliarrentzat pentsatuak, baina herritar guztiei irekiak. Aste honetako saiorako gabiriar bat gonbidatu dute, Leire Murua. Azken urte honetan Dominikar ...

Aimar Maiz

Kuttun elkartea saritu dute Bilbon Olaberriko istorioen bildumagatik

Olaberriko herri eskolako Kuttun guraso elkarteak Hezkuntza Praktika Onen lehen lehiaketan hirugarren saria jaso zuen herenegun Bilbon, Euskal Eskola Publikoaren jaian. Kuttunek garatu du lehiaketara aurkeztu dituzten 27 proiektuetatik bat, Olaberria Z...

Aimar Maiz

Lore eta landareen sariketa deitu dute bi udalek

16 sari banatuko dira herriko leiho, balkoi eta baserrietako sarrera ederrenak saritu asmoz; epaimahaiak ekainaren 30etik uztailaren 8ra ikuskatuko ditu bi...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Jende gutxi Udaberriko Kontzertuen lehenengo saioan

The Boogalords taldeak ireki zuen aurtengo Udaberriko Kontzertuen saioa, datozen asteetan Miren Fernandez eta Iñigo Agirre eta Nerea Erbiti arituko dira...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Istripuak izan ziren herenegungo karting proban

Oso larriak izan ez baziren ere, bi ezbehar gertatu ziren igandeko proban, bata pilotuetako batek izan zuen eta bigarrena lasterketa inguruan...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Koadrilak ere euren eguna ospatu dute

Euriak egin du festa zapuzteko saiakera gaur Beasainen, baina festazaleek koloretako txapelak jarrita egin diote aurre. Koadrilen arratsaldeko bilkuran ordea, aurreko urteetan baino jende gutxiago elkartu da gaur, kalejira hasi baino hamar minutu lehen...

goierrikofestak
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa