2011/6

Kirola kalera atera eta jendearengana gerturatu nahi du kirolaren asteak

Kirola, kultura eta merkataritza uztartzen dituen egitaraua antolatu dute Ordizian, datorren asterako. Izan ere, ekainaren 13tik 19ra bitartean, Ordizian Kirolean Astea egingo dute bigarren urtez, aurten gainera, «ekintza gehiago eta hobeak» agindu dituzte.  Ordiziako Udalak, Majori kiroldegiak eta Ordizian Merkatari Elkarteak antolatutako ekimena da, eta hiru erakundeen arteko elkarlana azpimarratu zuten atzo, aurkezpen ekitaldian. Egitaraua zabaltzeko, bi kirolari ezagun gonbidatu dituzte. Iñaki Perurena harrijasotzaileak eta Pedro Garcia mendizaleak, Ohituratik lehiako kiroletara izeneko mahai-inguruan parte hartuko dute, astelehen iluntzean. Asteazkenean, kirol medikuntzaren inguruan ariko da Iñaki Arratibel medikua. Osasunarekin jarraituz, elikadura osasuntsua eta denboraren kudeaketa hobea lortzeko saioa ere antolatu dute ostegunerako. Egitaraua ixteko, hainbat umeentzako kirol ekintzak eta hainbat erakustaldi izango dira larunbatean, herriko plazan. Majori kiroldegiko Igor Matek azaldu duenez, aste honen helburu nagusia, «kiroldegian gelditu gabe, kalera ateratzea da, kirola jendearengana gerturatzeko». Aurtengo egitarauak dituen berrikuntzetako batzuk azpimarratu nahi izan zituen, D’Elikatuzekin eta Altamira jatetxearekin elkarlanean egingo duten dieta osasuntsuari buruzko saioa. Honelako aste bat egiteko garai aproposa dela uste du Matek, izan ere, asteburuan hasiko dute udako kanpaina eta «eskaintza zabala» dute Majori kiroldegian. Ordizian merkatari elkarteko Estitxu Garciak, aste honek Ordiziako «merkatal ingurunea dinamizatzeko eta ezagutarazteko» ere balioko duela azaldu zuen. Izan ere, kirolaren asteak irauten [...]

Arkaitz Apalategi

Andoaingo abesbatza eta Ordiziakoa ariko dira bihar

Ordiziako Oroith abesbatzak eta Andoaingo Udal Musika Eskolakoak elkartrukea egingo dute egunotan. Gaur, bi taldeak Andoainen izango dira. 20:00etan kantatuko dute, Berrozpeko kaperan. Bihar berriz, Ordizian ariko dira. Andoaingo musika eskolako umeen ...

Ordiziako Hitza

Irimon zehar egiteko ibilbideak bildu dituzte Lekaiok eta Udalak

Irimon barrena egin daitezkeen bost ibilbide jaso dituzte esku orri batean; esku orria kultur etxean, udaletxean eta turismo bulegoan dago eskuragai,...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Musika Eskolako ikasleek kontzertua egingo dute

Ordiziako Musika Eskolako ikasleek, ikasturte bukaerako kontzertua egingo dute datoreen asteartean, hilak 14. Saioa, herri antzokian izango da, iluntzeko 19:00etan. Musika Eskolako arduradunek, herritar guztiei egin diete gonbitea.

Ordiziako Hitza

Kiropraktikaren inguruko hitzaldia egingo dute Barrenan

Quiro Alonso etxeak antolatuta, kiropraktikaren eta osasunaren inguruko hitzaldia egingo dute ostiralean. Muskuluen eta hezur egituren alterazioak eta horiek gorputzean duten eragina aztertzen ditu kiropraktikak. Medikuntzaren arlo horretan 10 urte dar...

Ordiziako Hitza

Areto futboleko Gipuzkoako txapelketa irabazi dute Murumendiko ikasleek

Murumendi ikastetxeko seigarren mailako mutil kimuek, areto futboleko Gipuzkoako txapelketa irabazi dute. Anoetako ikasleen aurka jokatu zuten finala Murumendi ikastetxean, eta beasaindarrak sei eta bost nagusitu ziren. Lehen zatia huts eta bi emaitza...

Eskeine Legorburu

Loinazko San Martin baselizan elkartu dira gaur beasaindarrak

Loinazko San Martin eguna da gaur, eta beasaindarrek San Marin baselizan ospatu dute eguna. Udaletxeko plazatik abiatu dira 09:00etan dantzariak, anda eramaileak, udal ordezkariak eta txistulariak baselizara bidean, eta mezaren ondoren erromeria egin ...

goierrikofestak

Armen alardean parte hartzeko izena eman behar da

San Joan egunaren bezperan Legazpin egin ohi duten armen alardean izena emateko epea bihar irekiko dute. Aurten derrigorrezkoa izango da aurrez izena ematea. Ekainaren 20ra bitartean egongo da aukera zabalik, ohiko tabernetan: Haizea, Urbeltz eta Maiat...

Legazpiko Hitza

Ostiralean banatuko dituzte Legazpi Hiria lehiaketako sariak

Ostiralean, hilak 10, banatuko dituzte Legazpi Hiria argazki lehiaketako sariak. 19:00etan hasiko dute ekitaldia, Legazpiko kultur etxean. Jarraian, lehiaketara aurkeztutako lanekin erakusketa irekiko dute kultur etxean bertan. Erakusketa hau ekainaren...

Legazpiko Hitza

Afrika, bertatik bertara

Bategite immigranteen elkarteak antolatuta, Afrika Eguna egin zuten atzo Beasainen, Loinatz jaien barruan. Afrikako herrialde ezberdinetako kulturak, ohiturak, produktuak, elikagaiak… eraman zituzten Loinazko San Martin plaza azpira, beasaindarre...

goierrikofestak

Andoni Berasategik irabazi du Euskadiko Bola Txapelketa Legazpin

Euskadiko Bola Txapelketa jokatu zuten larunbatean Legazpiko Danantzako bolatokian, eta saria, Goierrin bertan gelditu da. Andoni Berasategi gazteak irabazi zuen lehia; lehendik ere hainbat bola proba irabazia da Berasategi, tartean Goierriko eta Gipuz...

Legazpiko Hitza

Beasaingo Bilduk udala osatzeko ekitaldira joateko deia egin du

Beasaingo Bilduk deia luzatu die herritarrei, datorren larunbatean, hilak 11, udal gobernu berria osatzeko ekitaldira joan daitezen. “Aldaketa garaia” dela diote eta alkatetza beraien gain hartzeko asmoa berretsi dute Bilduko kideek. &#8...

Beasaingo Hitza

Beasaingo umeen danborrada iruditan

Beasaingo dozenaka umek parte hartu dute gaur eguerdian egin duten haur danborradan. Beasaingo Loinatz jaietan ikusmin handia sortzen duen ekitaldia da, eta gaur ere, kale nagusiaren bi aldeetan pilatu dira umeen guraso, senide eta...

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa