
Lizarrustiko Parketxeak ekaineko igandeetarako antolatu dituen jardueretan azkena jai honetan izango da. Mendi ibilaldia da, artzaintza gai hartuta. Esnaurretako Joseba Intsausti artzainaren azalpenak entzunez ikasi ahalko dira Aralar aldeko jakingarri...

Uztailaren 9an eta 16an Organo Barrokoaren Nazioarteko V. Jaialdia ospatuko da Ataunen, Tourseko San Martin elizan. Hango organoak 250 urte ditu aurten. Uztailaren 9an musika barrokoa egiten duen hiruko taldea ariko da, eta 16an Letizia Romiti italiarr...

Asteburuan jaiak ospatu eta gero, Ataungo Arrondo auzoko bizilagunek gaurko prestatu dute azken jaialdia. 20:00etan kalejira egingo dute, soinujoleekin. 20:30ean auzo afarian elkartuko dira, Rafaelene tabernan. Bertsolariak eta trikitilariak izango dir...


Andraitz saskibaloi elkarteak bi talde berri atera nahi ditu datorren denboraldian. Haurren taldeak dira biak, 1998, 1999 eta 2000 urteetan jaiotakoenak: mutilena eta neskena. Bihar egingo dute lehen entrenamendu saioa, 18:30ean Bikuñan, eta interesa ...

San Joan egunak badu sorginekin eta suarekin loturarik, eta hortaz, baita Murumendiko Marirekin ere, Beasaingo damarekin. Hainbat herritarren iritziz ordea, «Mari ez da festetan agertzen den panpina bakarrik, zerbait gehiago ere bada», eta horregatik, umeak direnetik beasaindarrek ezagutzen duten kondaira antzerkira eramango du Hijos de Martin y Loinaz kolektiboak. Bihar gauean egingo dute Muruko Mari antzezlana, 22:30ean, Dolarea parkean. «Betiko kontakizuna beste nolabait» kontatuko dutela aurreratu dute kolektiboko kideek. Hijos de Martin y Loinaz kolektiboa, talde sortu berria da eta, talde bezala, Euskal Antzerkizaleen Elkarteak Villabonan (Gipuzkoa) egindako jardunaldietan bakarrik parte hartu du oraingoz. Beasainen, biharkoa izango da egingo duten lehen emanaldia. Datu zehatzik ez dute eman taldekideek, baina hamabost pertsonatik gora ariko dira bihar aktore lanetan. Pello Irizar musikariak ere lagunduko die musika kontuetan, eta Xabier Sarasolak egindako Muruko Mariren abestia ere antzerkian entzun ahalko da. Eneka Mujika antzezlanean zehar ikusi ahalko diren irudiez arduratuko da. Amaiera politeko tragedia Kondaira antzezlanera modaltzeko, «lizentzia artistikoak» hartu dituzte kolektiboko kideek. Hala, Mariren inguruan tragedia irudikatzen saiatu dira, baina amaiera politeko tragedia izango dela aurreratu dute. «Gure ikuspuntutik landu dugu gaia, eta matxismoa salatzeko ere erabiliko dugu», azaldu du taldekide batek. Aktore lanetan dagoeneko esperientzia duten kideek, eta ibilbiderik ez dutenek parte [...]

Bihar arratsaldean Armen alardea ospatuko dute Legazpin. Fusilero konpainiak 18:45ean abiatuko dira Laubidetik, Goiherriren ondotik. Euskal Herria plazarantz joko dute. Bidean, Bikuña jauregian geldialdia egingo dute 20:00etan. 20:15ean parte hartzail...


Legazpiko Andraitz saskibaloi taldeak 25. urtemuga ospatu du, eta larunbatean, 120 lagun bildu ziren Bikuña kiroldegian. Ospakizunak hasteko, hainbat partida jokatu zituzten. Tximista taldeko haurrek irabazi zuten saskibaloi txapelketa. Jaurtiketa li...

Atzo kanpaina berri bat abiarazi zuten Legazpin. Baietz Txukun mantendu. Legazpi garbiagoa zuri esker lelopean, herritarrak herria garbi mantentzearen garrantziaz kontzientziatzen saiatuko dira. Zakarrontziak gehiago erabiltzea eta birziklatze edukiontziak era egokian erabiltzea sustatuko dute. Horretarako bi ingurumen hezitzaile egongo dira. Parkeetako erabiltzaileen inplikazioa eskatuko dute hauek, haiekin hitz eginez, eta sentsibilizazioan eraginez. Hauez gain, tabernarien eta dendarien lagunza ere eskatuko dute kanpainan zehar. Horretarako, bi ingurumen hezitzaileak dendetatik eta tabernetatik pasako dira. Kaleko jendearekin ere hitz egingo dute, jarrera «egokiak» lantzeko eta herritarrek gai honen inguruan dituzten proposamenak jasotzeko. Herriko hiru guneren arteko lehiaketa moduan planteatu dute kanpaina: Euskal Herria plazan, Laubiden eta Latxartegin. Epekako programa Euskal Herria plazan herenegun hasi ziren lanean hezitzaileak. Bihar arte egongo dira hemen, dendariekin eta tabernariekin hitz egiteko. Kanpainaren leloa duen karteltxo bat ere banatuko diete, ahal eta nahi badute erakusleihoan jar dezaten, mezuaren zabalkundean lagunduz. Ekainaren 27tik uztailaren 3ra, berriz, plazan dagoen jendearekin hitz egingo dute hezitzaileek. Laubide kalean eta parkean uztailaren 4tik 8ra tabernariekin eta dendariekin hitz egingo dute eta uztailaren 11tik 17ra, aldiz, herritarrekin. Latxartegin azkenik, tabernariekin eta dendariekin irailaren 5etik 9ra hitz egingo dute. Hil bereko 12tik 18ra parkeko jendearekin hitz egingo dute. Hezitzaileak egun batzuetan goizez joango dira, eta [...]

Arrastaka Mendi Taldeak irteera antolatu du uztaileko lehen astebururako. Uztailaren 2an, larunbata, Guara mendizerrara joango dira (Huesca, Aragoi), eta bertan Gorgas Negras arroila jaitsiko dute, Alcanadre ibaian behera. Igandean berriz, uztailaren ...

Hamar kontzertu egin dituzte ekainean zehar; kalean igandean egin zuten emanaldia berritasun bezala aurkeztu dute, lehenago zen egitekoa, baina eguraldi txarragatik atzeratu...

Beasain, Altsasu, Orereta, Etxarri, Getaria, Legazpi, Durango, Lesaka eta Urretxuko eta Zumarragako taldeak aritu ziren dantzan; guztira 10 talde.

Juan de Lizarazu erakusketa aretoan izango dira ikusgai tolosarraren lanak, uztailaren 3ra bitartean.