Legazpiko Gaztetxeak Mendi Astea antolatu du

Asteartetik larunbatera bitarterako hainbat ekitaldi antolatu dituzte, hitzaldiak, ikus-entzunezkoak eta tailer praktiko bat tartean. Mendi irteera ere egingo dute.

Legazpiko Gaztetxeko mendizaleek udan egindako irteera bat.

Legazpiko Gazte Asanbladak antolatu duen Mendi Astearen aitzakian, Gaztetxea mendizaleen topaleku bihurtuko da gaurtik larunbatera. Mendi Aste hau Gaztetxearen 30. urteurrenaren ospakizunen barruan kokatzen da.

Gaur bertan izango da mendiari eskainitako ekitaldi sortaren hasiera. Gaztetxeko mendizaleek Josu Iztueta Azkue euskal bidaiari eta abenturazalea gonbidatu dute, 1980 hamarkadan lagun talde batekin martxan jarri zuen Nariobitarra bidaia proiektuari buruz hitz egiteko. Hitzaldia egingo du Iztuetak, 19:00eta hasita, Nairobitarra. Miloi bat kilometro lur azaletik izenburuarekin.

Bihar izango da bigarren hitzordua 19:00etan hori ere. Balandrau izeneko filma proiektatuko dute, Pirinioetako mendi horretan 2000 gertatu zen istripua kontatzen duena; bederatzi mendizale hil ziren istripuan. 

Mendi Asteak ostiralean izango du jarraipena, ikus-entzunezko eta hitzaldi batekin. Matrri Iñiguezek X-Alps. Alpeak alderik alde oinez eta hegan lana erakutsiko du, eta ikusleekin batera hitz egingo du bertan kontatzen duen abenturaz. Hau ere 19:00etan izango da. Ostirala pintxo-pote eguna denez, emanaldiaren ondoren egingo da.

Eta amaitzeko, larunbat goizerako mendi irteera programatu dute, eguraldiak laguntzen badu Artzanburu jomuga izango duena. Arratsaldean, 17:00etan eskiei eta elurrerako bestelako materialari begira mantentze lanen tailerra egingo dute.

Bestalde,  datorren urteko otsailaren 27an eta 28an egingo duten eski irteerarako izena emateko aukera ere izango da egun hauetan

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa