Haur eta gazteak festarako pronto

Bihar eguerdia ailegatzeko desiratzen egongo dira Ordiziako haurrak, egun bakarra geratzen baita beraientzat apropos prestatuko umeen asteburuari hasiera emateko. Uztail hasieraz geroztik ari dira danborradarako entseguetan parte hartzen horietako asko, eta beste asko haurren aurreskurako prestatzen. Ander Villarrek eta Ixone Kortak hartuko dute asteburuan Ordiziaren aginpidea alkatearen eskutik, eta bi egunez beraiena izango da herria. Bi egun horietako ekitaldi gehienak haurren katekesi taldeak antolatzen ditu. Gaur, hala ere, bada horren gazteak ez diren batzuk sustatutako ekitaldi bat. Emaneurre taldeak antolatutako V. Esku pilota txapelketa herrikoiaren finalak jokatuko dira. A ligan, Guti eta Argaiz Otegitarren aurka ariko dira, eta B ligan, Mitxelena-Lekuona eta Muño-Jauregi bikoek neurtuko dituzte indarrak. Ekitaldi berezia izango da, antolatzaileek sagardo upela jarriko dutelako hurbiltzen direnentzat, eta kaleketako txapelketa ere egingo dutelako. Kuadrillak eta mozorroak Arnasa hartzeko tarte handirik gabe ibiliko dira Ordiziako haurrak. Eguerdian txupinazioa bota orduko buruhandien aurretik korrika ibili beharko dute blusak soinean dituztela, eta bazkalondorenean euskaraokea eta herri kirolak dituzte. Bi kirol ekitaldi izango dira gero; haurren paleta txapelketaren finalak eta VIII. Xabi Aiestaran pala txapelketa herrikoiaren finalak. Kalejiran eta jolasean ibiliko dira kuadrilla txikiak iluntzera arte, baina gero mozorrotzera joan beharko dute, 22:00etan mozorro dantzaldia baitute pilotalekuan. Zezen-suzkoa aterako da gero, eta 23:30etik [...]

Bihar eguerdia ailegatzeko desiratzen egongo dira Ordiziako haurrak, egun bakarra geratzen baita beraientzat apropos prestatuko umeen asteburuari hasiera emateko. Uztail hasieraz geroztik ari dira danborradarako entseguetan parte hartzen horietako asko, eta beste asko haurren aurreskurako prestatzen. Ander Villarrek eta Ixone Kortak hartuko dute asteburuan Ordiziaren aginpidea alkatearen eskutik, eta bi egunez beraiena izango da herria. Bi egun horietako ekitaldi gehienak haurren katekesi taldeak antolatzen ditu. Gaur, hala ere, bada horren gazteak ez diren batzuk sustatutako ekitaldi bat. Emaneurre taldeak antolatutako V. Esku pilota txapelketa herrikoiaren finalak jokatuko dira. A ligan, Guti eta Argaiz Otegitarren aurka ariko dira, eta B ligan, Mitxelena-Lekuona eta Muño-Jauregi bikoek neurtuko dituzte indarrak. Ekitaldi berezia izango da, antolatzaileek sagardo upela jarriko dutelako hurbiltzen direnentzat, eta kaleketako txapelketa ere egingo dutelako. Kuadrillak eta mozorroak Arnasa hartzeko tarte handirik gabe ibiliko dira Ordiziako haurrak. Eguerdian txupinazioa bota orduko buruhandien aurretik korrika ibili beharko dute blusak soinean dituztela, eta bazkalondorenean euskaraokea eta herri kirolak dituzte. Bi kirol ekitaldi izango dira gero; haurren paleta txapelketaren finalak eta VIII. Xabi Aiestaran pala txapelketa herrikoiaren finalak. Kalejiran eta jolasean ibiliko dira kuadrilla txikiak iluntzera arte, baina gero mozorrotzera joan beharko dute, 22:00etan mozorro dantzaldia baitute pilotalekuan. Zezen-suzkoa aterako da gero, eta 23:30etik aurrera disko parranda dute. Gauerdian, danborradako kantinerak aurkeztuko dituzte Plaza Nagusian. Tradizioak agindu bezala Bezperakoa ahaztu ezinean, igande bete-betea dute danbor eta upeltxo jotzaileek, baita haurren agintariek ere. Lehendabizi harrera egingo diete udaletxean, eta  meza bukatzean Ordiziako Martxa joko dute. Gero ohiko aurreskua izango da plazan. Eta asteburua bukatzeko danborrada egingo dute Buztuntzatik herrigunera. Zalditeria, infanteria, artilleria eta lubakitzaileak, baratzezain, sukaldari eta  urketariekin nahastuko dira danbor hotsekin herria girotzeko. EGITARAUA:

Pizteko eta astintzeko

Nahiz eta horietako gehienek festetako egitarau orokorreko hainbat ekitalditan parte hartuko duten, gaztetxearen eta txosna batzordearen bueltan mugitzen diren gazteek egitarau propioa sortzen segitzen dute Santa Ana jaiei begira. Biharko Gazte Eguna eta hilaren 24ko Maite Zaiztutegu! Eguna izaten dira egunik jendetsuenak, baina festak luze joaten direnez, egunero zerbait eskaintzeko ahalegina egin dute. Jolasak, musika eta aldarrikapena daude, aurten ere, egitarauaren oinarrian. Herria piztea eta astintzea dute helburu, eta neurri handi batean lortzen dute. Txartelak salgai gaztetxean Txosna gunea kolorez eta alaitasunez janzten duten eguna da Gazte  Eguna, eta horretarako elastikoak erosi behar izaten dituzte gazteek. Antolatzaileek zehaztu dute elastikoak eta bazkarirako txartelak gaur, 16:00etatik aurrera, jarriko dituztela salgai gaztetxean 12 euroan. Biharko bazkariaren ondoren, Goierriko IV. Punk jaialdia hasiko da. Gaztetxean eta txosna gunean tartekatzen dituzte kontzertuak, eta bat aipatzekotan, Manolo Kabezaboloren saioa nabarmendu daiteke. Zinema irekia lau egunean Datorren astelehentik ostegunera festarik ez dagoen arren, gaztetxeak eta txosnek eskaintza egin diote herriari, eta lau egun horietan zinea jarriko dute. Hilaren 18an El odio filma emango dute, 19an Tierra y Libertad, 19an La Mision eta bukatzeko, hilaren 20an, V de Vendetta. Hurrengo asteburuan ere kontzertuak daude, eta bukatzeko presoen aldeko eguna egingo dute Santiago bezperan, herri bazkari eta guzti. EGITARAUA:
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa