Julien Simon frantziarrak irabazi du Ordiziako Klasika, sprintean
Saur Sojasun taldeko Julien Simon txirrindulari gazteak irabazi du Ordiziako Klasika, azken metroetan sprintean nagusituta. Ihesaldi eta ahalegin askoko lasterketa izan da; eguraldiak ere ez du askorik lagundu eta euripean egin behar izan dute lasterketaren zatirik handiena. Aurreneko itzulitik, ihesaldi batekin hasi da proba. Garikoitz Bravo lazkaotarra, Antonio Piedra eta Pascual Orengo izan dira erasoa jo dutenak. Tartea ateratzea lortu dute eta 5:45eko aldea ere atera diote tropelari. Laugarren itzulian ordea, Abaltzisketan gora harrapatu ditu tropelak. Azken itzulia mugimendu handikoa izan da. Movistar taldek David Lopez bizkaitarra ihes egiten saiatu da, eta minutu erdiko aldea atera badu ere, Abaltzisketan gora harrapatu dute hura ere. Erasoa jotzen saiatu den beste bat Joaquim Rodriguez izan da, Abaltzisketan, baina ahalegin horrek ere ez du fruiturik eman. Bukaeran, bost laguneko taldeak jo du erasoa. Julien Simon, Daniel Moreno, Pablo Lastras, Angel Madrazo eta Jon Izagirre ormaiztegiarra sartu dira taldean. Bosten artean, sprintean erabaki da Ordiziako Klasika, eta hor, Julien Simon frantziarra izan da azkarrena. Aurreneko garaipen garrantzitsua du Simonek. SAILKAPENA: Julien Simon (Saur Sojasun) 4:02:27 Daniel Moreno (Katusha) d.b. Pablo Lastras (Movistar) d.b. Jon Izagirre (Euskaltel) d.b. Angel Madrazo (Movistar) d.b. Joaquim Rodriguez (Katusha) +28″ Peio Bilbao (Euskaltel) +36″ Julien Antomarchi (Velo Club) +38″ [...]
Saur Sojasun taldeko Julien Simon txirrindulari gazteak irabazi du Ordiziako Klasika, azken metroetan sprintean nagusituta. Ihesaldi eta ahalegin askoko lasterketa izan da; eguraldiak ere ez du askorik lagundu eta euripean egin behar izan dute lasterketaren zatirik handiena.
Aurreneko itzulitik, ihesaldi batekin hasi da proba. Garikoitz Bravo lazkaotarra, Antonio Piedra eta Pascual Orengo izan dira erasoa jo dutenak. Tartea ateratzea lortu dute eta 5:45eko aldea ere atera diote tropelari. Laugarren itzulian ordea, Abaltzisketan gora harrapatu ditu tropelak.
Azken itzulia mugimendu handikoa izan da. Movistar taldek David Lopez bizkaitarra ihes egiten saiatu da, eta minutu erdiko aldea atera badu ere, Abaltzisketan gora harrapatu dute hura ere. Erasoa jotzen saiatu den beste bat Joaquim Rodriguez izan da, Abaltzisketan, baina ahalegin horrek ere ez du fruiturik eman.
Bukaeran, bost laguneko taldeak jo du erasoa. Julien Simon, Daniel Moreno, Pablo Lastras, Angel Madrazo eta Jon Izagirre ormaiztegiarra sartu dira taldean. Bosten artean, sprintean erabaki da Ordiziako Klasika, eta hor, Julien Simon frantziarra izan da azkarrena. Aurreneko garaipen garrantzitsua du Simonek.
SAILKAPENA:
- Julien Simon (Saur Sojasun) 4:02:27
- Daniel Moreno (Katusha) d.b.
- Pablo Lastras (Movistar) d.b.
- Jon Izagirre (Euskaltel) d.b.
- Angel Madrazo (Movistar) d.b.
- Joaquim Rodriguez (Katusha) +28″
- Peio Bilbao (Euskaltel) +36″
- Julien Antomarchi (Velo Club) +38″
- Jose Herrada (Caja Rural) +38″
- Robinson Chalapud (Colombia) +38″
- David Belda (Burgos 2016) +38″
- Juan Jose Cobo (Geox TMC) +41″
- Fabricio Ferrari (Caja Rural) +1’09″
- Christophe Laborie (Saur) +1’09″
- Mikel Bizkarra (Orbea) +1’29″













