2011/9/1

Adineko pertsonen eguna eta jokoak antolatu dituzte jubilatuek irailerako

Herriko adinekoei zuzenduta, hainbat ekintza antolatu dituzte udalak eta jubilatuek iraileko lehen bi asteetarako. Lehen ekintza erretiratuen etxean izango da, 65 urtetik gorako herritarrentzako jokoak prestatu baitituzte. Irailaren 18an berriz, adineko pertsonen eguna ospatuko dute, Antzizar kiroldegian bazkaria eginez. Jokoak, adineko pertsonen egunaren aitzakian antolatu dituzte, eta irailaren 12an izango dira, 15:30etik aurrera, erretiratuen etxean. Urtero bezala, aurten ere tokan, igel jokoan, musean, tutean, punttuan eta seiko urrean jokatuko dute. Jokoetan, 65 urte beteta dituzten beasaindarrek bakarrik parte hartu ahalko dute, eta aurrez izena ematea beharrezkoa izango da. Izen ematea datorren astean izango da, astelehenetik ostegunera bitartean, erretiratuen egoitzan, eta arratsaldez bakarrik. Jokoetako txapeldunei irailaren 18an banatuko zaizkie sariak, Antzizar kiroldegian. Adineko pertsonen egunerako antolatu duten bazkarirako izen emate epea ere astelehenean irekiko dute. Bazkarira joan nahi dutenek udaleko harrera bulegora joan behar dute irailaren 14a baino lehen, 08:00etatik 13:00etara bitartan. Beasainen bizi diren 65 urtetik gorako pertsonek eta beren bikoteek bakarrik eman ahalko dute izena, eta aldez aurretik 4 euro ordaindu. Izena ematerakoan nortasun agiria erakutsi beharko da, eta norbaitek egokitutako garroia beharko balu, orduan jakinarazi beharko die udaleko arduradunei. Zuzendaritza berria Adinekoen eguneko bazkaria eta jokoak antolatzeko, erretiratuen etxea kudeatzeko osatu berri duten zuzendaritzako kideen laguntza izan du [...]

Beasaingo Hitza

Ramadanaren amaiera ospatu zuen atzo musulmanen komunitateak

Zumarragako Alhijra meskitan ere egin zituzten musulmandarrek ramadan amaierako ospakizunak; ehun bat pertsona bildu ziren Zumarragan goizeko errezoetara.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Ampo Ordiziak “ilusioz” ekingo dio denboraldi berriari

Pasa den denboraldian erakutsitako jokoa eta lortutako emaitzak ikusita, aurten ere gora begira jarrita daude Ordizia Rugby Elkartekoak. Talde nagusia goren mailako oilarren artean ikusi nahi dute, titulua lortzeko lehian. Iazko taldearen oinarria mantentzea lortu dute, eta udan zehar, hainbat fitxaketa ere egin dituzte, taldea are gehiago indartzeko. Abuztuaren 16an hasi zituzten entrenamendu saioak. Liga berriz, irailaren 18an hasiko dute. Hilabeteko epe hori, «fisikoki tonua hartzeko eta Paul Healy etorri ondoren, joku sistema berrira egokitzeko» erabili dute. Aurre denboraldiari dagokionean, bi partida jokatuko dituzte datozen asteetan. Larunbatean izango da aurrenekoa, Elorrion. Bertako klubaren 30. urteurrena dela eta gonbidatu dute Ordiziako taldea. Parean, ezagun zahar bat izango dute, Getxoko Artea. Irailaren 10ean berriz, etxean jokatuko dute, Tyrosse talde frantziarraren kontra. «Talde gogorra» dela azaldu du Arañak; «Frantziako hirugarren mailan dago, baina iaz 2. mailarako igoera fasea jokatu zuen; berez, gure antzeko maila duen taldea da, eta hor ikusiko dugu benetan ligari begira nola gauden». Hiru jokalari berri 2011-2012 denboraldiari begira, iazko taldearen oinarria mantendu egin dute, baina hiru jokalari berri fitxatu dituzte, taldea indartzeko. Arañak azaldu duenez, Espainiako Ohorezko Mailan lehiatzeko «lehen lerro gogorra behar da eta hori indartu nahi izan dugu». Horretarako, Kesomi Lolotonga ekarri dute Australiatik. «Arroin posturako gizon [...]

Goierriko Hitza

Ronkanrol ukituko erretratuen erakusketa inauguratuko da gaur Juan de Lizarazun

Oscar Pereira argazkilari zumarragarrak, azken lau urteetan egindako erretratuen bilduna jasotzen du erakusketak; gaurtik irailaren 11ra arte izango da ikusgai.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa