Ampo Ordiziak irabazi egin du aurredenboraldiko lehen partida

Ampo Ordiziak aurrendenboraldiko lehen partida jokatu du gaur Elorrion, Getxo Artearen kontra. Ordiziarrek 16 eta 19 irabazi badute ere, uste baino gehiago sufritu behar izan dute. Aldapa gora jarri zaie partida aurreneko bi laurdenetan. Getxokoek 11-0...

Ampo Ordiziak aurrendenboraldiko lehen partida jokatu du gaur Elorrion, Getxo Artearen kontra. Ordiziarrek 16 eta 19 irabazi badute ere, uste baino gehiago sufritu behar izan dute. Aldapa gora jarri zaie partida aurreneko bi laurdenetan. Getxokoek 11-0 aurrea hartu dute, eta Ampo Ordiziak, “oraindik zer hobetua” baduela erakutsi du partidaren lehen erdian. 3. laurdenean ordea, Huxfordek eta Krollek gauzatutako entsegu banari esker, aurretik jarri da Ampo (11-14). Berehala etorri da ordea bizkaitarren erantzuna, eta 16 eta 14 atzetik bukatu dute 3. laurdena. Azken zatian, Corey Simpsonek egindako entsgeuak eman die garaipena (16-19).  Taldeak twitter sare sozialaren bidez azaldu duenez, “sentsazio onekin” bukatu dute lehen partida, baina oraindik “zer hobetua” badagoela uste dute.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa