Barruko igerilekuan egin behar izan dute Antzizar sariketa
Aurten lehen aldiz, barruko igerilekuan egin behar izan dute Antzizar Igeriketa Sari Herrikoia. Goizean goiz hasi du euria, eta antolatzaileek barruko igerilekuan antolatu behar izan dituzte txapelketa egin ahal izateko kaleak. Goiko sorailuan kirola egiten ari zirenak, gurasoak, lagunak, entrenatzaileak, epaimahiko kideak eta gainerako igerilariak begira zituztela aritu dira lehian Beasaingo, Ordiziako, Legazpiko, eta Usurbilgo igerilariak. Antzizar Igeriketa Sari Herrikoiaren 24. lehiaketa eta Leire Contrerasen omenezko hamargarrena izan da aurtengoa. Aurreko urteetan bezala, aurten ere 150 igerilarik parte hartu dute txapelketan, nahiz eta lehiaketa baino gehiago festa izan. Hala adierazi dio aste honetan Goierriko Hitzari Igartza igeriketa taldeko Gorka San Sebastianek: «Lehiaketa ondo pasatzeko egun bat izan behar zela uste genuen, eta horregatik aldatu genuen dinamika». Hamar urte badira lehiaketa itxura baino igerilarien festa batena duena sariketak. Lehiaketaren helburua, ordea, berdina izan da hogeita lau urte hauetan: Aurreko denboraldian igerilariek egindako lan bikaina goraipatzea, eta denboraldiari berriari hasiera on bat ematea. Adinka eta igeriketa motaren arabera banatuta aritu dira igerilariak, eta goizari amaiera emateko Australiana estiloan igeri egin dute. Igerilari guztiek batera uretara salto egin eta hamar metro egiteko denbora gehien behar dutenak kanporatzen joaten dira, azkena geratzen den arte. Huraxe izaten da irabazlea. San Sebastianen arabera, proba oso polita [...]
Aurten lehen aldiz, barruko igerilekuan egin behar izan dute Antzizar Igeriketa Sari Herrikoia. Goizean goiz hasi du euria, eta antolatzaileek barruko igerilekuan antolatu behar izan dituzte txapelketa egin ahal izateko kaleak. Goiko sorailuan kirola egiten ari zirenak, gurasoak, lagunak, entrenatzaileak, epaimahiko kideak eta gainerako igerilariak begira zituztela aritu dira lehian Beasaingo, Ordiziako, Legazpiko, eta Usurbilgo igerilariak. Antzizar Igeriketa Sari Herrikoiaren 24. lehiaketa eta Leire Contrerasen omenezko hamargarrena izan da aurtengoa.
Aurreko urteetan bezala, aurten ere 150 igerilarik parte hartu dute txapelketan, nahiz eta lehiaketa baino gehiago festa izan. Hala adierazi dio aste honetan Goierriko Hitzari Igartza igeriketa taldeko Gorka San Sebastianek: «Lehiaketa ondo pasatzeko egun bat izan behar zela uste genuen, eta horregatik aldatu genuen dinamika». Hamar urte badira lehiaketa itxura baino igerilarien festa batena duena sariketak. Lehiaketaren helburua, ordea, berdina izan da hogeita lau urte hauetan: Aurreko denboraldian igerilariek egindako lan bikaina goraipatzea, eta denboraldiari berriari hasiera on bat ematea.
Adinka eta igeriketa motaren arabera banatuta aritu dira igerilariak, eta goizari amaiera emateko Australiana estiloan igeri egin dute. Igerilari guztiek batera uretara salto egin eta hamar metro egiteko denbora gehien behar dutenak kanporatzen joaten dira, azkena geratzen den arte. Huraxe izaten da irabazlea. San Sebastianen arabera, proba oso polita da Australiana, “bai parte hartzeko eta baita ikusteko ere”. Gurasoek ere parte hartzen dute proba honetan.













