'Euskal pedalkadak' baita Goierrin ere

Espainiako Vuelta Euskal Herritik igaroko dela-eta, Euskal pedalkadak bizikleta martxa egiten ari dira gaur Gasteiztik Bilbora Esaitek antolatuta. Txirrindularitza bai, inposizioari ez, Euskal Herria nazioa lelopean ari dira egiten martxa, eta eguerdia pasata Urretxu eta Zumarragatik igaro da. Herriz-herri lekukoa pasatzen ari dira, eta Urretxun, Areizaga-Kalebarren plaza ondoan hartu dute lekukoa. Txalapartariek eta hainbat ikuslek egin diete ongi-etorria txirrindulariei, eta txalo artean hartu dituzte. Urretxutik igarotzean, 50 txirrindulari inguru zihoazen martxan. Azkoitirako bidea hartu dute Goierri atzean utzita. Esaitek antolatu eta beste hogei eragilek babestu duten ekimena da bizikleta martxa. Gaur egiten ari diren ekintzarekin nazio izaera aldarrikatzeko beharra adierazi nahi dute, Espainiako Vuelta berriro Euskal Herritik igarotzearen eta bi etapa euskal hiribuetan amaitzearen aurka baitaude. Esaiteko kideek eta gainerako eragileek egindako prentsaurrekoan irakurritako testua, Esaiten webgunean irakurri daiteke.      
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa