Golik gabe amaitu da Beasain eta Zarautzen arteko partida

Ez da golik egon gaur arratsaldean Loinatz futbol zelaian. Beasaienk eta Zarautzek partida jokatu dute bertan, eta 90 minutuko jokoaren ondoren 0-0ko emaitzarekin amaitu da lehia. Beasain taldeak denboraldiko lehen partida zuen etxean, eta talde txuri-...

Ez da golik egon gaur arratsaldean Loinatz futbol zelaian. Beasaienk eta Zarautzek partida jokatu dute bertan, eta 90 minutuko jokoaren ondoren 0-0ko emaitzarekin amaitu da lehia. Beasain taldeak denboraldiko lehen partida zuen etxean, eta talde txuri-urdinetik esan dutenez, gogotsu jolastu dute etxeko mutilek, eta golik sartzerik ez badute lortu ere, ondo jolastu dutela adierazi dute.

Bigarren zatia amaitzeko ordu laurden faltan, Zarautz taldeko jokalari bat kaleratua izan da, eta ordutik aurrera oraindik modu erasokorragoan jokatu dute Iker Lasaren mutilek. Partida guztian zehar, gola sartzeko aukera asko izan dituztela gaineratu dute etxekoen klubetik. Taldera iritsi diren jokalari berriak ere gaur ikusi ahal izan dituzte lanean aurrenezkoz zaletuek. Talde indartsua osatu dute, eta hasieratik, sailkapeneko lehen postuetan egoteko borrokan ari dira jokalari guztiak.

Denboraldi hasiera izanda, zaletu ugari gerturatu da Loinatz zelaiara, eta eguraldiak laguntzen ez bazuen ere, giro ederrean igaro dute arratsaldea. Zarauztik ere zale ugari gerturatu da Beasaina.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa