Los Monjo eta Belgrado taldeen kontzertuen kronika

Pasa den astezkenean Urretxuko eta Zumarragako gaztetxean kontzertuak egin zituzten. Los Monjo eta Belgrado taldeak igo ziren oholtzara eta giroa aparta izan zen. Gazte Asanbladatik gauaren kronika eta bideo bat igorri dizkigute: http://www.youtube.com/watch?v=PhqqhDFahzk
Kontzertuen kronika: (Gazte Asanbladaren testua)
Abuztuak 31 asteazkena, arratsaldeko 19:55 Zumarraga-Urretxuko gaztetxean. “Betiko” jendea barra izkinan “beste” kontzertu bat ikusteko asmotan, lasaitasun nabaria. Bi talde dira  oholtza gainera deituak, Belgrado (Bartzelona aldean sortutako taldea- Punk Siniestroa) eta Los Monjo (Punk gordina Mexikotik).
20:09 “Autoktonoen” harridurarako jendetza inguratzen ari da GazteleKura, Gipuzkoa osotik etorritako jende uholdea, eta lokal txikian tenperatura gora doa etengabe. 20:39 Belgrado taldea hastear da eta barran lanean tope ari dira masaren egarria asetu asmoz. 20:45 Hasi da kontzertua eta nola hasi! Post-Rock doinuak eta abeslariaren mugimenduek gaurkoa berezia izango dela erakusten dute.Talde bikaina da Belgrado eta jendea asko gozatzen ari da, gitarra zorrotza eta neska poloniarraren ahots joko izugarriak, doinu ilunak, bateria erritmo errepikakorrak… Lehen lerroetan izerdia erruz botatzen ari dira. 21:36 Bukatu da lehen emanaldia, a ze zuzenekoa Belgradok eskeinitakoa! eta a ze nolako giroa gaztetxe txiki baina maitagarrian. http://www.youtube.com/watch?v=If9NcWWzJuI 21:52 Los Monjokoak ere martxan dira beraien punk doinuak erakusten, abeslari gaztearen mugimendu, orro eta aurpegi keinuek punk gordinera garamatzate, nahigabe ondokoari bultza egin eta saltoka hastera alegia. 22:19 Abeslariaren Showak ez du etenik, lurretik nahiz airean, eta aurreko lerroetan bultzadak nabariak dira jada, Eskorbuto asko gogoratzen digun talde hau dena ematen ari da eta ikusleak oso gustuko du hori. 22:47 Bukatu dute mexikarrek eta gazteria kanpoaldera joan da haize pixka bat hartzera. 23:19 Husten hasi da tren geltoki zaharraren inguruak baso hautsiak lurrean, botila hutsak nonahi… Mundiala izan da gaurkoa, talde paregabeak eta denbora askoan gogoratzeko moduko jendearen erantzuna. OHARRA: Mila esker Juanma (Hell Division) a zer nolako kontzertu puska antolatu duzun
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa