zingizango.com• Pasa den asteburuan jokatu zen Fiteroko rallysprintean, Junior mailan irabazteaz gain beraien kategoriko podiumean sartzeko gutxi falta izan zitzaien. Lasterketa Angela Vilariño gidariak (Andres Vilariñoren alaba) irabazi zuen, alboan Borja Guereñu kopilotoa zuela. Subaru Impreza WRC kotxea gidatu zuten eta Jesus Manuel Moro – Miguel A. Cañas eta Joxe Labaka eta Aitor Otaegi bikoteei gailendu zitzaizkien. Pasa zen larunbatean bikote legazpiarrak lan ederra egin zuen Nafarroako lurretan, Euskadiko eta Nafarroako txapelketetarako puntuagarria den Fiteroko lasterketan. Alde batetik, Junior mailan bere nagusitasuna azaldu zuten erlojuz kontrako 3 saioetatik lehena eta hirugarrena irabaziz eta bigarrenean 3. postua eginez, baina, 3.ak sailkatu ziren lasterketan izandako istripu batek saioa neutralizatzera behartu zuelako eta, honela, helmugara iritsi ahal izan zen azken kotxearen denbora aplikatu zitzaielako. Honek segundo polit batzuk galtzea ekarri zien… Hala ere, irabazitako beste bi saioetan lortutako errenta baliatuz, Junior mailan garaile atera ziren. Bestetik, beraien kategoriako podiumean sartzerik ez zuten izan aipatutako neutralizazioaren ondorioz. Beraiek egingo luketen denbora “logikoari” gehitu zizkieten segundoek 4. postura bidali zutelako legazpiar bikotea. Hala ere, emaitza oso ona dela esan daiteke, kontuan izanda aurten estreinatu dutela beraien Citroen Saxo VTS kotxea eta esperientzia handiagoa duten gidari askoren aurka korritzen aritzen direla. Denboraldiari begira esan beharra dago [...]
Asteburuan Agorreko Santikutz festak ospatu dituzte Legazpin. Egitaraua Lakiolan itxi zuten herenegun, urtero Zingi Zango euskara elkarteak antolatu ohi duen erromeriarekin. Zozketari dagokionez, 1240 zenbakiak irabazi zuen Korta jatetxeko marisko-jana...
Aizkorrin Barrena mendi martxan izena emateko aukera ireki dute Irailaren 25ean egingo dute eta aurten ere bi ibilbide egongo dira aukeran: Ttipi-Ttapa eta Zanpa-Zanpa. Laugarren Aizkorrin Barrena mendi martxan izena emateko epea ireki dute. Irailaren 25ean egingo dute aurten Legazpin jada data finkoa hartu duen mendi txangoa. Legazpiko, Urretxuko eta Zumarragako kiroldegietan eta Urbeltz pilotalekuko tabernan eman ahalko da martxarako izena. Interneteko izadi-zaleak.com/aizkorrinbarrena/ helbidean ere egin ahalko da hori, irteera egunera arte. Irailaren 25ean egingo dute Aizkorrin Barrena mendi martxa. Aurten ere bi bide egongo dira aukeran, baina beste urteetakoekin alderatuta, ibilbide berriak izango dira: Ttipi-ttapa eta Zanpa-Zanpa. Lehenak, motzak, 16 kilometro izango ditu eta Tubobidea zeharkatuko du. 600 metroko igoera du bideak, eta Brinkola – Ollariaga – Tubobidea – Intzuntzaeta – Oazurtza – Brinkola ibilbidea jarraituko du. 9:00etan emango diote hasiera eta bi kontrol gune egongo dira bidean: Tubobiden eta Intzuntzaetan. Bide honetako bi puntu altuenak izango dira hauek. Bide luzeak, Zanpa-Zanpa izena eman diotenak, 31 kilometro izango ditu eta 1.600 metroko igoera. Aloñako mendizerrari buelta emango dio bide honek, Brinkola-Ollariaga-Jandoain-Aginaga-Aloña azpia-Duru-Artzanburu-Arriurdin-Intzuntzaeta-Oazurtza ibilbidea jarraituz. 8:00etatik 8:30era emango diote hasiera eta hemen ere bi kontrol gune egongo dira: Agiñagan eta Intzuntzaetan. Bide honetan Artzanburu izango da martxalariek igaroko duten puntu [...]
zingizango.com• Aurtengo bertso saiorako tokia aldatu zu Aurtengo bertso saiorako tokia aldatu zuten Legazpiko Bertso-olariek. Oholtza Arrano parean jarri eta Karibe Zaharrera begira saio bikaina egin zute Arkaitz Estiballesek eta Iker Zubeldiak. Err...
Beasainen dagoen helduentzako eskolan matrikula egiteko epea ostiralean amaituko da. Besteak beste, goi mailako hezkuntza zikloetara sartu ahal izateko frogak prestatzeko aukera ematen dute helduen eskolan. Unibertsitaterako sarbide frogak prestatu nah...
Asteazkenera arte egongo da zabalik izena emateko epea; interesatuek Aizpurunea kultur etxera jo beharko dute 19:00etatik 20:30era.