Aizkorrin Barrena mendi martxan izena eman daiteke jada
Aizkorrin Barrena mendi martxan izena emateko aukera ireki dute Irailaren 25ean egingo dute eta aurten ere bi ibilbide egongo dira aukeran: Ttipi-Ttapa eta Zanpa-Zanpa. Laugarren Aizkorrin Barrena mendi martxan izena emateko epea ireki dute. Irailaren 25ean egingo dute aurten Legazpin jada data finkoa hartu duen mendi txangoa. Legazpiko, Urretxuko eta Zumarragako kiroldegietan eta Urbeltz pilotalekuko tabernan eman ahalko da martxarako izena. Interneteko izadi-zaleak.com/aizkorrinbarrena/ helbidean ere egin ahalko da hori, irteera egunera arte. Irailaren 25ean egingo dute Aizkorrin Barrena mendi martxa. Aurten ere bi bide egongo dira aukeran, baina beste urteetakoekin alderatuta, ibilbide berriak izango dira: Ttipi-ttapa eta Zanpa-Zanpa. Lehenak, motzak, 16 kilometro izango ditu eta Tubobidea zeharkatuko du. 600 metroko igoera du bideak, eta Brinkola – Ollariaga – Tubobidea – Intzuntzaeta – Oazurtza – Brinkola ibilbidea jarraituko du. 9:00etan emango diote hasiera eta bi kontrol gune egongo dira bidean: Tubobiden eta Intzuntzaetan. Bide honetako bi puntu altuenak izango dira hauek. Bide luzeak, Zanpa-Zanpa izena eman diotenak, 31 kilometro izango ditu eta 1.600 metroko igoera. Aloñako mendizerrari buelta emango dio bide honek, Brinkola-Ollariaga-Jandoain-Aginaga-Aloña azpia-Duru-Artzanburu-Arriurdin-Intzuntzaeta-Oazurtza ibilbidea jarraituz. 8:00etatik 8:30era emango diote hasiera eta hemen ere bi kontrol gune egongo dira: Agiñagan eta Intzuntzaetan. Bide honetan Artzanburu izango da martxalariek igaroko duten puntu [...]
Aizkorrin Barrena mendi martxan izena emateko aukera ireki dute Irailaren 25ean egingo dute eta aurten ere bi ibilbide egongo dira aukeran: Ttipi-Ttapa eta Zanpa-Zanpa.
Laugarren Aizkorrin Barrena mendi martxan izena emateko epea ireki dute. Irailaren 25ean egingo dute aurten Legazpin jada data finkoa hartu duen mendi txangoa. Legazpiko, Urretxuko eta Zumarragako kiroldegietan eta Urbeltz pilotalekuko tabernan eman ahalko da martxarako izena. Interneteko izadi-zaleak.com/aizkorrinbarrena/ helbidean ere egin ahalko da hori, irteera egunera arte.
Irailaren 25ean egingo dute Aizkorrin Barrena mendi martxa. Aurten ere bi bide egongo dira aukeran, baina beste urteetakoekin alderatuta, ibilbide berriak izango dira: Ttipi-ttapa eta Zanpa-Zanpa. Lehenak, motzak, 16 kilometro izango ditu eta Tubobidea zeharkatuko du. 600 metroko igoera du bideak, eta Brinkola – Ollariaga – Tubobidea – Intzuntzaeta – Oazurtza – Brinkola ibilbidea jarraituko du. 9:00etan emango diote hasiera eta bi kontrol gune egongo dira bidean: Tubobiden eta Intzuntzaetan. Bide honetako bi puntu altuenak izango dira hauek.
Bide luzeak, Zanpa-Zanpa izena eman diotenak, 31 kilometro izango ditu eta 1.600 metroko igoera. Aloñako mendizerrari buelta emango dio bide honek, Brinkola-Ollariaga-Jandoain-Aginaga-Aloña azpia-Duru-Artzanburu-Arriurdin-Intzuntzaeta-Oazurtza ibilbidea jarraituz. 8:00etatik 8:30era emango diote hasiera eta hemen ere bi kontrol gune egongo dira: Agiñagan eta Intzuntzaetan. Bide honetan Artzanburu izango da martxalariek igaroko duten puntu altuena.
Brinkolan hasi eta amaituko dira bi bideak. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, bezperan bertan lo egiteko aukera emango diote internetez izena eman eta hala eskatzen duenari. Arropa gordetzeko lekua ere jarriko dute leku honetan eta ibilbide bukaeran kamisetak banatuko dituzte.
Auzo honetako bizilagunek ere lagunduko dute mendi martxaren prestaketan eta bazkaria, azoka eta erromeria antolatuko dituzte. Bazkaria Armuño elkartean eskainiko dute borondatearen truke, eta azokan bertako produktuak eskainiko dituzte. Parte hartzaileei irteera lekura trenez joateko eskaera egin diete, Brinkolan auto pilaketak ekiditeko. Martxaren webgunean trenen ordutegiak ere jaso dituzte. Izen-lehiaketan parte hartu nahi duten pertsonek irteerako mahaitik igaro beharko dute.












