Udal Euskaltegiak ongi etorria eman nahi die ikasleei atariko oinpekoarekin
Beasaingo Udal Euskaltegiak 24. ikasturteari emango dio hasiera datozen egunetan. Aurten ere, ongi etorri esan nahi diete euskara maila hobetu nahi dutenei, euskaraz bizitzea pentsatzen duenari, eta euskara eta euskal kultura erabat arrotza zaionari. Hala adierazi du Aitor Larburuk, Beasaingo Udal Euskaltegiko lehendakariak. Atarietan jartzen diren oinpekoak irudi gisa erabilita eta Ongi etorri leloarekin, nahi duenak «euskaltegiko ateak zabalik» dituela gaineratu du Larburuk, eta aurten ere euskaltegiaren eginkizuna euskaldunak alfabetatzea eta erdaldunak euskara mundura erakartzea izango dela. Aurten ere «talde egonkorra, sendoa eta eskarmentu handikoa» osatu dutela jakinarazi du Marian Toledok, euskaltegiko zuzendariak. Eskaintza zabala Euskaltegiko eskaintzan, maila guztietako kurtsoak daude, nahiz eta jende gehien hasierako mailetan aritzen den. Ikasle berrien artean, «aurten bai» esaten dutenak ere egoten dira, zalantzak alde batera utzi eta euskara ikastea erabakitzen dutenak. Lehenengo mailatik hasi eta laugarrenera arteko ikasleentzako eskolak ematen dituzte, aurrez aurreko taldeak osatzen dituzte, eta ehun ordu irauten duen alfabetatze ikastaroa ere antolatzen dute. EGA, HABE eta IVAP probak prestatzeko eskolak ere euskaltegiko eskaintzaren barruan daude, eta baita autoikaskuntza zerbitzua ere. Ikasleen zalantzak argitzeko eta jarraipena egiteko tutoretza orduetara joateko aukera dute euskaltegiko ikasleek, eta nahi dutenek, urtean zehar antolatzen dituzten kanpoko ekintzetan ere parte hartu dezakete. Aurreko ikasturtean [...]
Beasaingo Udal Euskaltegiak 24. ikasturteari emango dio hasiera datozen egunetan. Aurten ere, ongi etorri esan nahi diete euskara maila hobetu nahi dutenei, euskaraz bizitzea pentsatzen duenari, eta euskara eta euskal kultura erabat arrotza zaionari. Hala adierazi du Aitor Larburuk, Beasaingo Udal Euskaltegiko lehendakariak.
Atarietan jartzen diren oinpekoak irudi gisa erabilita eta Ongi etorri leloarekin, nahi duenak «euskaltegiko ateak zabalik» dituela gaineratu du Larburuk, eta aurten ere euskaltegiaren eginkizuna euskaldunak alfabetatzea eta erdaldunak euskara mundura erakartzea izango dela. Aurten ere «talde egonkorra, sendoa eta eskarmentu handikoa» osatu dutela jakinarazi du Marian Toledok, euskaltegiko zuzendariak.
Eskaintza zabala
Euskaltegiko eskaintzan, maila guztietako kurtsoak daude, nahiz eta jende gehien hasierako mailetan aritzen den. Ikasle berrien artean, «aurten bai» esaten dutenak ere egoten dira, zalantzak alde batera utzi eta euskara ikastea erabakitzen dutenak.
Lehenengo mailatik hasi eta laugarrenera arteko ikasleentzako eskolak ematen dituzte, aurrez aurreko taldeak osatzen dituzte, eta ehun ordu irauten duen alfabetatze ikastaroa ere antolatzen dute. EGA, HABE eta IVAP probak prestatzeko eskolak ere euskaltegiko eskaintzaren barruan daude, eta baita autoikaskuntza zerbitzua ere.
Ikasleen zalantzak argitzeko eta jarraipena egiteko tutoretza orduetara joateko aukera dute euskaltegiko ikasleek, eta nahi dutenek, urtean zehar antolatzen dituzten kanpoko ekintzetan ere parte hartu dezakete.
Aurreko ikasturtean 50 lagun inguruk parte hartu zuten mintzalaguna proiektuan, eta datozen hilabeteetan berriro jarriko dute martxan. Aurten gainera, egitasmoari indarra emateko asmoa dute euskaltegikoek.
Eskainitako zerbitzuetan izena emateko epea datorren asteartean amaituko da. Matrikula egin nahi duenak, Jose Migel Iturrioz kaleko egoitzara joan behar du.