Ampo Ordiziak etxean hasiko du liga igandean, Vigoren aurka
Taldea sendotu eta fitxaketa berriekin indartu dute. Hilabete izan dute aurre denboraldia prestatu eta datorrenari neurria hartzeko. Asmo handiak dituzte denboraldi honetarako, eta aurreneko lehiatik, hutsik egin gabe aritu beharko dute, iazko denboraldiko emaitzak errepikatu edo hobetu nahi badituzte. Atzera kontua bukatu da, eta igandean hasiko da Ohorezko Mailako liga txapelketa Ampo Ordiziarentzat. Liga estreinatzeko baldintzak ere ez dira txarrak. Ordiziarrek etxean jokatuko dute, eta aurkaria ere, ez da ligako oilarretako bat. Pasa den denboraldian igoera lortu zuen Iveco Universidade de Vigo taldea izango dute parean. Maila gorenean jokatzen duten aurreneko urtea da; horretan zerikusi handia izan dute David Monreal eta Norman Maxwell entrenatzaileek. Jokalaririk gehienak ere ezagunak dira, eta Australiako eta Espainiako selekzioetan aritu den Carlos Blanco da erreferentzia nagusia. Vigokoak ordea indartsu datoz aurten, eta horren erakusle da pasa den asteburuan La Vilaren kontra jokatu zuten aurreratutako partida. Alacantekoek garaipena lortu zuten, baina uste zutena baina gehiago sufritu behar izan zuten. Axio Araña entrenatzailearen ustez ere, «ez da partida erraza izango». Denboraldi hasieran, «talde guztiak zerotik hasten gara, denok daukagu gauzak ondo egiteko gogoa eta ilusioa, eta galiziarrak aurten igo direla ikusita, beste inork baino ilusio gehiago izango dute». La Vilakoek sufritu behar izan zutela ikusita, «hankak lurrean» [...]
Taldea sendotu eta fitxaketa berriekin indartu dute. Hilabete izan dute aurre denboraldia prestatu eta datorrenari neurria hartzeko. Asmo handiak dituzte denboraldi honetarako, eta aurreneko lehiatik, hutsik egin gabe aritu beharko dute, iazko denboraldiko emaitzak errepikatu edo hobetu nahi badituzte. Atzera kontua bukatu da, eta igandean hasiko da Ohorezko Mailako liga txapelketa Ampo Ordiziarentzat.
Liga estreinatzeko baldintzak ere ez dira txarrak. Ordiziarrek etxean jokatuko dute, eta aurkaria ere, ez da ligako oilarretako bat. Pasa den denboraldian igoera lortu zuen Iveco Universidade de Vigo taldea izango dute parean. Maila gorenean jokatzen duten aurreneko urtea da; horretan zerikusi handia izan dute David Monreal eta Norman Maxwell entrenatzaileek. Jokalaririk gehienak ere ezagunak dira, eta Australiako eta Espainiako selekzioetan aritu den Carlos Blanco da erreferentzia nagusia. Vigokoak ordea indartsu datoz aurten, eta horren erakusle da pasa den asteburuan La Vilaren kontra jokatu zuten aurreratutako partida. Alacantekoek garaipena lortu zuten, baina uste zutena baina gehiago sufritu behar izan zuten.
Axio Araña entrenatzailearen ustez ere, «ez da partida erraza izango». Denboraldi hasieran, «talde guztiak zerotik hasten gara, denok daukagu gauzak ondo egiteko gogoa eta ilusioa, eta galiziarrak aurten igo direla ikusita, beste inork baino ilusio gehiago izango dute». La Vilakoek sufritu behar izan zutela ikusita, «hankak lurrean» izan behar dituztela uste du Arañak, «umilak izan behar dugu, oraindik ez dugu ezer irabazi».
Aurre denboraldiaren ondoren, taldea ligari ekiteko prest dagoela uste dute bi entrenatzaileek. «Dena hobeo liteke, baina taldeak ondo lan egin du, indarra alde fisikoan eta teknikoan jarrita». Hala, egindako lanean konfiantza dutela diote.
Igandeko partidari begira, zeinek jokatuko dute nahikoa garbi dauka Axio Arañak; zelaira, Tyrosse taldearen kontra jokatu zutenak aterako ditu. «Zalantza postuen antolaketan dago, aukera ugari daude eta denak aztertzen ari gara; izan ere, jokatu ditugun bi lagun arteko partidetan errotatzen joan gara, eta orain, egokiena zein den erabakitzea falta da, eta ez da erraza».
Ligako aurreneko partida igande honetan izango da, 12:00etan. Horren aurretik ordea, taldearen denboraldiko aurkezpen ofiziala egingo dute gaur, 19:00etan, Altamira zelaian. Bestalde, Ordizia Rugby Elkarteak, klubaren karneta berritu dezaketela gogorarazi die bazkideei.