Gazteen pilota partidak gaur Lazkaon
Lazkaoko LAPKE pilota elkarteko pilotariek Gipuzkoako Txapelketetako neurketak jokatuko dituzte asteburuan. Kadetetako eta jubeniletako bikote banak Lazkaon jokatuko dute, gaur 19:00etatik aurrera. Lizarralde-Garmendia herritarrek Eibarko bikote bati e...
Lazkaoko LAPKE pilota elkarteko pilotariek Gipuzkoako Txapelketetako neurketak jokatuko dituzte asteburuan. Kadetetako eta jubeniletako bikote banak Lazkaon jokatuko dute, gaur 19:00etatik aurrera. Lizarralde-Garmendia herritarrek Eibarko bikote bati egingo diote aurre; Urretabizkaia-Zalduak Arrasatekoen aurka jokatuko dute. Kadete mailako beste bi bikotek ere jokatuko dute, gaur, kanpoan. Azkonebieta-Egiburu Bidaniara joango dira (19:00etan da partida), eta Igartzabal-Rezusta Eibarrera (20:15ean, Astelenan).