Lazkao San Migel aurrea girotzen hasiko da asteburu honetan
Lazkaoko jai herrikoia irailaren 29an ospatuko da: San Migel eguna. Geratzen diren bi asteotarako, hala ere, ekitaldi ugari antolatu dituzte udalak eta herriko eragileek. Bi asteburuak bete-beterik daude. Bihar, Gaztelekuak 2011-2012 kurtsoa hasiko du, bestetik, eta egitarau berezia dute irekitze festarako. Mihiluze programaren antzeko jokoak egin ahalko dira, bihar. Igandean askaria egingo dute. Aurrerantzean larunbat-igandeetan 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik Gaztelekua. Lazkaon sustrai sakonak dituen Esparru mendiko festa, bestetik, etzi izango da, igandearekin. 09:00etan abiatuko dira herritarak plazatik, oinez. Behin tontorrean, 12:00etan ikurrinari omenaldia egingo diote, eta 12:30ean «ume, gazte eta helduentzat» jolasak, Gazte Asanbladak antolatuta. Mendian bazkaltzeko asmoa dute, 14:30ean. Euria balitz plazan burutuko lukete otordua. Erromeria girotzeko, bihar arratsean girotxoa jarriko dute, plazan, 19:00etan. Buruhandiak eta txistulariak irtengo dira. Mugikortasunaren astea Astebukaeretako festa-osagaien zubi izateko, astelehenetik ostiralera ere izango da egitekorik: Mugikortasun Astea antolatu du udalak. Egunero 16:30etik 18:30era plazan garatuko dituzte ekimenak; kirola sustatu, eta bizikletaren edo irristailuen erabilera indartuko dute, jolasen bidez. Osteguna, adibidez, «autorik gabeko eguna» izango da. Hurrengo asteburua ere —irailak 24-25— apartekoa dator. Hilaren 24an, larunbata, sagardo dastaketa izango da, plazan; eta gauerako musika kontzertuak. Biharamunean Josetxo Imazen omenezko krosak hartuko du arreta, goizean; arratsaldean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako saioa jokatuko da, Arerian. Bestetik, [...]
Lazkaoko jai herrikoia irailaren 29an ospatuko da: San Migel eguna. Geratzen diren bi asteotarako, hala ere, ekitaldi ugari antolatu dituzte udalak eta herriko eragileek. Bi asteburuak bete-beterik daude. Bihar, Gaztelekuak 2011-2012 kurtsoa hasiko du, bestetik, eta egitarau berezia dute irekitze festarako. Mihiluze programaren antzeko jokoak egin ahalko dira, bihar. Igandean askaria egingo dute. Aurrerantzean larunbat-igandeetan 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik Gaztelekua.
Lazkaon sustrai sakonak dituen Esparru mendiko festa, bestetik, etzi izango da, igandearekin. 09:00etan abiatuko dira herritarak plazatik, oinez. Behin tontorrean, 12:00etan ikurrinari omenaldia egingo diote, eta 12:30ean «ume, gazte eta helduentzat» jolasak, Gazte Asanbladak antolatuta. Mendian bazkaltzeko asmoa dute, 14:30ean. Euria balitz plazan burutuko lukete otordua.
Erromeria girotzeko, bihar arratsean girotxoa jarriko dute, plazan, 19:00etan. Buruhandiak eta txistulariak irtengo dira.
Mugikortasunaren astea
Astebukaeretako festa-osagaien zubi izateko, astelehenetik ostiralera ere izango da egitekorik: Mugikortasun Astea antolatu du udalak. Egunero 16:30etik 18:30era plazan garatuko dituzte ekimenak; kirola sustatu, eta bizikletaren edo irristailuen erabilera indartuko dute, jolasen bidez. Osteguna, adibidez, «autorik gabeko eguna» izango da.
Hurrengo asteburua ere —irailak 24-25— apartekoa dator. Hilaren 24an, larunbata, sagardo dastaketa izango da, plazan; eta gauerako musika kontzertuak. Biharamunean Josetxo Imazen omenezko krosak hartuko du arreta, goizean; arratsaldean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako saioa jokatuko da, Arerian.
Bestetik, iraileko azken igandean ospatu ohi zen Dantzari Txiki eguna atzeratu egin dute aurten, hilaren 25ean ekitaldi jendetsuak egingo direlako Lazkaon. Hala, urriaren 9an izango da dantzari gazteen topaketa.