Mundialera begira txirrindu proba egingo dute bihar
Datorren astean, Kopenhagen (Danimarka) egingo den mundialera begira, gazteen mailako txirrindu proba egingo dute bihar Beasainen. Gipuzkoako Txirrindulari Elkargotik eskatuta, Loinatz Txirrindulari Elkarteak antolatu du lasterketa eta, guztira, 117 kilometro egin beharko dituzte txirrindulariek Goierriko herrietan barrena. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 30 taldek parte hartuko dute, eta mundu mailako txirrindulari onenak etorriko dira Beasaina, guztira 180 txirrindulari inguru. Herri erdigunetik irten eta Ordizia aldera egingo dute lehenbizi, handik Alegiara (Gipuzkoa) joateko. Bueltan, Beasain erdigunetik igaro eta Liernia igo beharko dute, irteera puntura itzuli eta Atagoitiko gaina igotzeko. Ormaiztegitik barrena Liernia igo berriz, handik Idiazabala eta Olaberriako gainetik iritsiko dira helmugara, Lazkao igarota. Loinatz Txirrindulari Elkartekoen ustez, maila altuko lasterketa izango da biharkoa. Honako talde hauek parte hartuko dute proban: Caja Granada, Valencia Terra I Mar, Navalcarnero, Sanse-Spiuk, Fermasa, Isidoro San Justo, Grupo Maldonado, Cajamar-Almeria, Ceramicas Onda, Almacenes Lavin, Huesca La Magia, Fenavin, Pielagos, Sant Boi, Viña Ijalba, Alimco, Electro Alavesa, Asfaltos Olarra, Umpro, Elkar, S.C.Gernikesa, Beste Alde-Orue Eskola, S.A Mauleon, Seleccion de Pyrenees Atlantiques, Seleccion Española de Feminas, Sumofic, Ulma, Caja Rural, Fullgras.org, Ilcapo, Mugarri, Ciclos iturriaga, Galdiano eraikuntzak, Laguntasuna, Lan Nobel, Andoaingo Txirrindu Eskola, Buruntzazpi Txirrindu Eskola, Belca, Ikolan lanaldi eta Bergara. Udaltzaingoaren oharra Bihar, 15:00etan hasiko da proba, eta [...]
Datorren astean, Kopenhagen (Danimarka) egingo den mundialera begira, gazteen mailako txirrindu proba egingo dute bihar Beasainen. Gipuzkoako Txirrindulari Elkargotik eskatuta, Loinatz Txirrindulari Elkarteak antolatu du lasterketa eta, guztira, 117 kilometro egin beharko dituzte txirrindulariek Goierriko herrietan barrena. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 30 taldek parte hartuko dute, eta mundu mailako txirrindulari onenak etorriko dira Beasaina, guztira 180 txirrindulari inguru.
Herri erdigunetik irten eta Ordizia aldera egingo dute lehenbizi, handik Alegiara (Gipuzkoa) joateko. Bueltan, Beasain erdigunetik igaro eta Liernia igo beharko dute, irteera puntura itzuli eta Atagoitiko gaina igotzeko. Ormaiztegitik barrena Liernia igo berriz, handik Idiazabala eta Olaberriako gainetik iritsiko dira helmugara, Lazkao igarota. Loinatz Txirrindulari Elkartekoen ustez, maila altuko lasterketa izango da biharkoa.
Honako talde hauek parte hartuko dute proban: Caja Granada, Valencia Terra I Mar, Navalcarnero, Sanse-Spiuk, Fermasa, Isidoro San Justo, Grupo Maldonado, Cajamar-Almeria, Ceramicas Onda, Almacenes Lavin, Huesca La Magia, Fenavin, Pielagos, Sant Boi, Viña Ijalba, Alimco, Electro Alavesa, Asfaltos Olarra, Umpro, Elkar, S.C.Gernikesa, Beste Alde-Orue Eskola, S.A Mauleon, Seleccion de Pyrenees Atlantiques, Seleccion Española de Feminas, Sumofic, Ulma, Caja Rural, Fullgras.org, Ilcapo, Mugarri, Ciclos iturriaga, Galdiano eraikuntzak, Laguntasuna, Lan Nobel, Andoaingo Txirrindu Eskola, Buruntzazpi Txirrindu Eskola, Belca, Ikolan lanaldi eta Bergara.
Udaltzaingoaren oharra
Bihar, 15:00etan hasiko da proba, eta 18:00ak inguruan amaitu. Gaur goizetik aurrera, ordea, Gernika pasealekuan ilaran dauden aparkalekuetan autoa ez uzteko eskatu dute udaltzaingotik.