Zegamarrek irabazi dute jubilatuen arteko sukaldaritza lehiaketa
Zegamako jubilatuen elkarteko bikoteak irabazi du Goierri beheko jubilatu elkarteen arteko sukaldaritza lehiaketa. Beasaingo jubilatuen elkartean egin dute lehiaketa, eta guztira, bederatzi elkartetako sukaldariek parte hartu dute. Arkume-menestra pres...
Zegamako jubilatuen elkarteko bikoteak irabazi du Goierri beheko jubilatu elkarteen arteko sukaldaritza lehiaketa. Beasaingo jubilatuen elkartean egin dute lehiaketa, eta guztira, bederatzi elkartetako sukaldariek parte hartu dute. Arkume-menestra prestatu behar izan dute aurten.
Sukaldariek prestatutako platerak dastatzen, eta guztien artean onena aukeratzen, herriko sukaldariak aritu dira. Kattalin, Batzokia, Irizar eta Andra Mari jatetxetako sukaldariak izan dira epaimahiko kideak.