Ziklomotoreen azterketa teknikoa egiteko txandak ematen ari dira, urrirako
Ziklomotoreari eta 125 zentimetro kuboko motorrari azterketa teknikoa egiteko txandak ematen ari dira, Lazkaoko Udaltzaingoak jakinarazi duenez. Ikuskapenak urriaren 4,5, 11 eta 13an egingo zaizkie, Beasainen. Txanda hartzeko telefonoz hots egin behar ...
Ziklomotoreari eta 125 zentimetro kuboko motorrari azterketa teknikoa egiteko txandak ematen ari dira, Lazkaoko Udaltzaingoak jakinarazi duenez. Ikuskapenak urriaren 4,5, 11 eta 13an egingo zaizkie, Beasainen. Txanda hartzeko telefonoz hots egin behar da (943 62 63 00). Egun horietan 09:00etatik 13:15era artean ariko dira ikuskatzaileak.