Akelarre elkarteko kideak pregoia irakurtzen
Atzo, iluntzean, Akelarre elkarteko kideek pregoia irakurri zuten Urretxuko udaletxeko balkoitik, eta ondoren txupinazoa bota zuten Santa Anastasia jaiei hasiera emanez. Iparragirre plaza jendez gainezka zegoen, izan ere, aurretik botatako euri jasak ez zituen urretxuarrak kikildu. Musikariak eta erraldoiak ere plazan ziren, azken hauetako bat ziplo erori zen txupinazoaren ondoren. Urretxu jaietan dago jada, eta, iragarpenek diotenez, festetan euriak jantziko du zerua. Gaurko egitaraua oparoa da, ekintza guztien artean, nabarmentzekoa, aurten berreskuratutako gastronomia lehiaketa, Ederrena pilotalekua zenean ere egiten zena, duela hiru hamarkada. Atzokoan, Akelarre elkarteko ordezkariak, pregoia bi hitz hauekin amaitu zuen: “On egin!”.