Ederki sufrituta irabazi dio Ampo Ordiziak Vigori

Uste baino gehiago sufrituta irabazi du Ampo Ordiziak Espainiako Ohorezko Mailako ligaren lehen partida (21-16). Universidade de Vigo talde igo berria izan du aurkari, eta aurrez aurre, lotsarik gabe, egin diete aurre galiziarrek goierritarrei. Lehen z...

Uste baino gehiago sufrituta irabazi du Ampo Ordiziak Espainiako Ohorezko Mailako ligaren lehen partida (21-16). Universidade de Vigo talde igo berria izan du aurkari, eta aurrez aurre, lotsarik gabe, egin diete aurre galiziarrek goierritarrei. Lehen zatian nagusi izan da jokoan eta markagailuan Vigoko taldea (8-10), baina atsedenalditik bueltan segituan lortu du Ordiziak aurre hartzea. Hala ere, galiziarrek herrenak ez direla erakutsi dute, eta gogotsu segitu dute jokoan. Vigok bi jokalari gutxiagorekin jokatu du 10 minutuan, eta une horixe baliatu du Ordiziak markagailuan sendotzeko, baina ez du partida erabat kontrolatzea lortu, eta azken minutura arte latz egin behar izan dute lan. Laugarren entsegua lortzea izan dute helburu, baina ez dute lortu, eta garaipenak ematen dituen lau puntuekin gustura geratu dira ezinbestean.

Ordiziarrek jaurtiketa asko huts egin dituzte hagetara, eta jokoaren intentsitatea eta kontzentrazioa ez da aurreko denboraldiaren bera izan. Axio Araña entrenatzaileak ez da gustura geratu taldeak erakutsitako joko mailarekin, eta gogor entrenatzen jarraitzeko deia egin die jokalariei. Antzeko hitzak esan dizkie taldekideei Joanes Aierbe kapitainak, eta lanari heltzeko eskatu die.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa