Kirol festa, bazkaria eta kantu festa egingo dituze larunbatean, Zegaman
Aitxuri herri eskolak, Aizkorri guraso elkarteak eta Orkatz abesbatzak hainbat ekitaldi antolatu dituzte biharko. 10:30etik 13:00etara bitartean kirol festaz gozatzeko aukera izango du eskolako patiora gerturatzen denak. 13:00etan Aitxurikoek bazkaria ...
Aitxuri herri eskolak, Aizkorri guraso elkarteak eta Orkatz abesbatzak hainbat ekitaldi antolatu dituzte biharko. 10:30etik 13:00etara bitartean kirol festaz gozatzeko aukera izango du eskolako patiora gerturatzen denak. 13:00etan Aitxurikoek bazkaria egingo dute. Bazkal ondorenean, 17:30ean XVII. Kantu Festari hasiera emango diote. Ordu berean kantu jokoak egingo dituzte eskolako patioan. 19:00etan haurrek buruhandien aurretik korrika ibiltzeko aukera izango dute, eta ondoren berriz, txokolate jana egiteko. 21:00ean euskal kantak abestuko dituzte zegamarrek, eta mokadutxoa egiteko tartea ere hartuko dute.