60 lagun abiatu dira Ormaiztegiko XVII. Mendi Bizikleten Ibilaldian
XVII. Mendi bizikleten ibilaldia ospatu da gaur goizean Ormaiztegin. San Migeletako ospakizunen barruan, eguraldi goibelak ez du ekidin 60 lagun inguruk zapatua txirrindu gainean hastea. Adin guztietako zaletuak bildu dira irteeran. Ormaiztegitik h...
XVII. Mendi bizikleten ibilaldia ospatu da gaur goizean Ormaiztegin. San Migeletako ospakizunen barruan, eguraldi goibelak ez du ekidin 60 lagun inguruk zapatua txirrindu gainean hastea. Adin guztietako zaletuak bildu dira irteeran.
Ormaiztegitik hasi, eta Idiazabal aldera jo dute, handik Liernira eta gero Gabiriako mendietara. Bidean, Olea, Arandi, Urbizu berri, Urbizu, Zelaundieta, Arizmendi, Tontorre, Lierni, Berbategi, Lenkaran, Urteaga, Landarregi, Landeta, eta Udabarro gainak eta baserriak igaroko dituzte. Gazteenek 21 kilometroko bidea dute aurretik eta helduek, berriz, 23 kilometrokoa.
Ibilbidea Ormaiztegin bukatuko da eta hemen, parte hartzaileei gosaria banatuko diete. Kirol materiala ere zozketatuko dute txirrindularien artean.
Ikusi gaurko egitaraua: