Bihar goizean ospatuko dute Legazpin Aizkorrin Barrena mendi martxaren laugarren edizioa. Euskal Herri osoko mendizaleak eta ibiltariak batuko dira goizean Brinkolan, handik bi ibilbideei ekiteko: luzeari eta motzari.
Bide luzea
Luzeak 30 kilometro iz...
Bihar goizean ospatuko dute Legazpin Aizkorrin Barrena mendi martxaren laugarren edizioa. Euskal Herri osoko mendizaleak eta ibiltariak batuko dira goizean Brinkolan, handik bi ibilbideei ekiteko: luzeari eta motzari.
Bide luzea
Luzeak 30 kilometro izango ditu, eta Aloñako gaina zeharkatuko du. Zanpa Zanpa izena eman diote bide honi eta 8:00ak eta 8:30ak artean emango diote irteera. Bi anoa gune izango ditu, Agiñagan eta Intzuntzaetan. 1.600 metroko igoera du bideak eta Brinkola-Ollariaga-Jandoain-Aginaga-Aloña azpia-Duru-Artzanburu-Arriurdin-Intzuntzaeta-Oazurtza ibilbidea jarraituko du. Bide honetan Artzanburu izango da martxalariek igaroko duten puntu altuena.
Bide motza
Ibilbide motzak 16 kilometro ditu, eta antolatzaileen hitzetan “amonak bilobarekin egiteko modukoa da”. Tubobidera joko du bide honek, eta inguru hauetan lan handia egin dut antolatzaileek bideak atontzen. 600 metroko igoera du bideak, eta Brinkola – Ollariaga – Tubobidea – Intzuntzaeta – Oazurtza – Brinkola ibilbidea jarraituko du. 9:00etan emango diote hasiera eta bi kontrol gune egongo dira bidean: Tubobiden eta Intzuntzaetan. Ibilbideko bi puntu garaienak izango dira hauek.
Aurrez izena emateko epea itxita dago, baina bihar goizean ere egin ahalko da hori, irteera gunean, Brinkolan. Antolatzaileek irteera lekura trenez joateko eskaera egin diete parte hartzaileei, modu honetan Brinkolan auto pilaketak ekiditeko. Izadi-zaleak.com/aizkorrinbarrena webgunean trenen ordutegiak ere jarri dituzte.