Giro onean ari dira ospatzen Sanmigelak Ormaiztegin
Tortila lehiaketa Ormaiztegiarrak San Migeletako ospakizunetan bete-betean aurkitzen dira. Arratsaldean, eguraldiaren hobetzearekin, baserritar jantziak soinean jarri eta kalera irten dira ormaiztegiarrak. Ume jolasak, mus txapelketa eta tortila lehi...
Ormaiztegiarrak San Migeletako ospakizunetan bete-betean aurkitzen dira. Arratsaldean, eguraldiaren hobetzearekin, baserritar jantziak soinean jarri eta kalera irten dira ormaiztegiarrak. Ume jolasak, mus txapelketa eta tortila lehiaketa egin dituzte arratsalde partean.
Ume jolasetan giroa paregabea izan da. Lokotsetan, zaku lasterketetan, aulki jokoan edota puxikak puskatzen ibili ahal izan dira txikienak. Tortila lehiaketan, berriz, 14 bikotek hartu dute parte. Hasiera batean 10entzako lekua zuten, baina aurten deialdia elkarteetara ere zabaldu dute, bereziki, eta azkenean parte hartze handia izan du lehiaketak. Adin guztietako sukaldariak batu ditu ekimenak, gainera.
Mus txapelketa elizako arkupeetan ari dira ospatzen. Hemen ere adin guztietako parte hartzaileak ari dira jokoan. Afaria ere era herrikoiean egingo dute gaur Ormaiztegin. 400 pertsona bilduko dira afaritan, nork bere jana eramanda. Gau partean, azkenik, Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldeak girotuko du afalostea.