Nerea Elustondok irabazi du Eibarren, eta eskura du sailkapena

Nerea Elustondo legazpiarrak jantzi du  txapela final zortzirenetako hirugarren saioan, Eibarren. Iban Urdangarin ataundarra berriz, hirugarren geratu da Lazkaon jokatutako final zortzirenetako laugarren saioan. Larunbat arratsaldean, 17:30ean ekin zioten Eibargo Coliseo antzokian final zortzirenetako hirugarren saioari. Sei bertsolari aritu ziren kantuan: Jokin Labaien, Iñaki Gurrutxaga, Felix Zubia, Nerea Elustondo, Agin Rezola eta Iker Osa. Sei bertsolariak bikain aritu ziren. Ale ederrak utzi zituzten guztiek, eta umorerik ere ez zen falta izan. Beste guztien artetik, ordea, Nerea Elustondo gailendu zen, eta puntuazio altuarekin, 516 punturekin, irabazi zuen saioa. Bigarren Iñaki Gurrutxagak egin zuen 495,5 punturekin eta hirugarren Agin Rezolak, 491 punturekin. Lizaso nagusi Lazkaon Lazkaoko Areria antzokian egin zuten final zortzirenetako laugarren saioa igandean, 17:30etik aurrera. Aretoa leporaino bete zen, eta dozenaka bertsozale sartu ezinik geratu ziren. Beñat Lizaso, Beñat Iguaran, Nahikari Gabilondo, Adur Gorostidi, Iban Urdangarin eta Unai Muñoa aritu ziren kantuan. Lan puntuagarri guztien batuketa egin eta gero, Beñat Lizaso izan zen puntu gehien lortu zuen bertsolaria: 480,5, hain zuzen. Bigarren Nahikari Gabilondo geratu zen 469 punturekin, eta hirugarren Iban Urdangarin goierritarra, 461 punturekin.  Elustondo nagusi sailkapen orokorrean Final zortzirenetako sailkapen orokorrari dagokionean, une honetan Nerea Elustondo da punturik gehien duen bertsolaria: 516, hain zuzen. Bigarren postuan Iñigo Mantzizidor Mantxi dago, 500 punturekin etahirugarren, Iñaki Gurrutxaga 495,5 punturekin. Iban Urdangarin ataundarra berriz, hamabigarren postuan dago 461 punturekin. Hona hemen bi saioetako sailkapenak: EIBAR
  1. Nerea Elustondo       516
  2. Iñaki Gurrutxaga      495,5
  3. Agin Rezola                 491
  4. Felix Zubia                  464,5
  5. Jokin Labaien            449
  6. Iker Osa                        442,5
LAZKAO
  1. Beñat Lizaso                480,5
  2. Nahikari Gabilondo  469
  3. Iban Urdangarin        461
  4. Unai Muñoa                 454
  5. Adur Gorostidi           432,5
  6. Beñat Iguaran             415,5
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa