Hilaren 14ko kantu afarirako txartelak Hitzaron daude salgai
Ordizia Kantuz ekimenari bukaera emango dion kantu afarirako txartelak salgai daude dagoeneko Hitzaro elkarteak Milagrosan duen bulegoan (hitzaro@gmail.com edo 943 16 23 66). Kantu afaria hilaren 14an izango da Plaza Nagusian, 21:00etan. Aurretik kantu...
Ordizia Kantuz ekimenari bukaera emango dion kantu afarirako txartelak salgai daude dagoeneko Hitzaro elkarteak Milagrosan duen bulegoan (hitzaro@gmail.com edo 943 16 23 66). Kantu afaria hilaren 14an izango da Plaza Nagusian, 21:00etan. Aurretik kantu jira egingo dute Kuxkuxtu txarangarekin. Helduen txartela 15 euro da, eta haurrena 10.