Jai giro ederra Zaldibiako kuadrillen egunean

Asteburu bakarra nahikoa ez eta gaur ere festarako tartea hartu dute zaldibiarrek. Kuadrillen eguna ospatzen ari dira gaur, eta eguraldia lagun, eguerdi parterako hasi dira blusa koloretsuekin jantzitako lagun taldeak kalera ateratzen. Herriko txistula...

Asteburu bakarra nahikoa ez eta gaur ere festarako tartea hartu dute zaldibiarrek. Kuadrillen eguna ospatzen ari dira gaur, eta eguraldia lagun, eguerdi parterako hasi dira blusa koloretsuekin jantzitako lagun taldeak kalera ateratzen. Herriko txistulariek eta Jun da jo txarangak lagunduta egin dute bazkal garaira arteko poteoa. 14:30ean, herri bazkaria ziren egitekoak; ehunka lagunentzako paella prestatu dute. Iluntzean eta gauean jarraituko du festa giroak, txarangak lagunduta. Kuadrillen arteko jokoak ere egingo dituzte. Gauean berriz, 23:30ean, Trikizio taldeak joko du plazan. IMG_7333 IMG_7361 IMG_7352 IMG_7350 IMG_7338 IMG_7360
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa