
Udal gobernuaren gidaritza hartu zuenetik lau hilabete igaro direnean, Lazkaoko Bildu koalizioak herri batzarra egingo du. Epe horren balorazioa egingo dute, eta aurrera begira dituzten lan ildoak eztabaidatuko dute. «Ahalik eta jende gehien» elkartz...

G Puntua Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak final-larudenei ekingo die asteburuan. Larunbatean Oñatin eta igandean Villabonan dira saioak, 17:30ean. Iban Urdangarin ataundarra izango da goierritar bakarra aurreneko asteburuan. Zapatuan Oñatin kantatuk...

Urte hasieratik finkatua zuten eguna, baina irailaz geroztik esan eta esan aritu dira Ordiziako Gazte Asanbladako kideak urriaren 22rako planik ez egiteko. Eta konturatzeko eguna gainean da, datorren larunbatean egingo baitute Ordiziako Gaztetxearen 25. urteurrena ospatzeko jaialdi erraldoia. Ez da edozein moduzko jaialdia izango; ordu askoko lana dago atzean, konpromiso handikoa, bai norberari dagokionean eta baita parte-hartzera datozen gonbidatu eta musikarien artean ere. Gazteen auzolanaren eredu izango da larunbata, lan egiteko filosofia batena, 25 urte alferrikakoak ez direla izan erakusteko eguna. Goizetik gauera Ordizia gaztetu egingo da larunbatean. Eta ezer baino lehen, kontzertuetarako sarrerak aurrez eros daitezkeela gogorarazi dute gazte asanbladakoek. Goierrin hiru herritan lor daitezke sarrerak aurrez, 12 euroan: Ordizian Herrikoan, Kirkilen, Orlegin eta Urdinen; Beasainen Arranon; eta Zumarragan eta Urretxun Gaztelekuan. Bazkaria ere barruan duen bonoa, berriz, 17 euroan dago salgai, eta kontzertu egunean 15 euro balioko du jaialdiarekin gozatzeko sarrerak. Bihar izango da sarrerak aurrez erosteko azken eguna. Egunez, askotariko ekitaldiak Gaztetxeari aurreskua dantzatu ondoren, kalejiran abiatuko dira gazteak herrigunera tabernaz taberna ibiltzera. Handik, frontoi txikira jaitsiko dira atzera, eta bazkalondorenean Batallita kontaketa egingo dute; gaztetxean ibilitakoek haien garaiko istorioak kontako dituztela, alegia. Arratsalderako askotariko ekitaldiak antolatu dituzte. Batetik, Joxe Mari Agirretxe Porrotx pailazoa Ordizian izango da, [...]

Lur sailez, Gipuzkoako udalerri luzeena Ataun da, ertz batetik bestera 14 kilometrorekin. Luzera hori gainditu beharko dute igandean Hiru Auzoetako 31. Korrikaldian ariko diren lasterkariek: 17,3 kilometro, zehatz-mehatz. San Martinen hasi eta bukatu, San Gregorio eta Aia auzoak zeharkatuko ditu, joan-etorriko bidean, Ataungo kros zaharrak. Ataun Kirol Elkarteak antolatutako korrikaldi herrikoia igandean 11:00etan hasiko da, San Martin auzoko plazan. Beti errepidez, San Gregorio igaro, Kaxetara iritsi, handik Aiako plazaraino igo, eta atzera itzulian Kaxeta-San Gregorio-San Martin bidea egingo dute partaideek. Ibilbidea bukatzeko gehienezko denbora-muga bi ordukoa da. Denera zazpi sari banatuko dituzte, bukaeran: aurreneko hiru sailkatuek, lehen beteranoek (emakumezkoetan 40 urtetik gora, gizonezkoetan 45 urte), aurreneko ataundarrarentzat, eta lehenbiziko herritar beteranoarentzat jarri dituzte sariak. Horrez gain, partaide guztiek elastiko bana jasoko dute, probaren oroigarri. Bertako jan-edan produktuak, otorduak eta kirol arropa zotz egingo dute izena emanda daudenen artean. Marka hobetzeagatik, saria Urterik urte kirol mailan koska bat gorago joatearren, orain arteko 30 ekitaldietan denbora-marka onenak baino azkarrago helmugaratzen den aurrenarentzat dirutan sari gehigarria ere ipini dute, bai gizonezkoetan, bai emakumezkoetan. Gizonezkoetan, 56:12 minutu da orain arteko errekorra, Pello Garinek jarria. Emakumezkoetan 1:09:24 da hautsi beharreko marka, gainsaria lortzekotan; Maite Maiora elgoibartarrak iaz lortu zuen, aurreko sabaia 35 segundoan jaitsiz. Igandean, [...]

Arantxa Urretabizkaia kazetari eta idazlearen Hiru Mariak eleberria izango da landuko duten liburua; 19:00etan Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean.