2011/11/15

Hainbat segurarrek Amaiur babestu dute

Larunbat eguerdian Amaiur koalizioari atxikimendua azaltzeko helburuarekin ekitaldia egin zuten Seguran. Txalaparta doinuekin eta musikarekin hasi zuten ekitaldia, eta ondoren testu bat irakurri zuten. Testua irakurri eta gero, zubia eraiki edo irudikatu zuten plazan. 80 lagun inguru bildu ziren helburu horretarako. Ekitaldiari bukaera emateko berriz, mokadua egin zuten. Bestalde, segurarrek jakitera eman dutenez, kanpaina bukaerako ekitaldia egingo dute ostiralean, 19:00etatik aurrera.

Estitxu Imaz

Goiekiko ordezkariak aukeratuko dituzte gaur ezohiko bileran

Goiekiko Administrazio Kontseiluan parte hartzeko Beasaingo ordezkariak aukeratuko dituzte gaur arratsaldean. Gobernu taldeak deitutako  ezohiko bilera 19:00etan izango da. Alkatetzak Beasaingo ordezkariak Mari Mar Zelaia (Bildu), Aitor Aldasoro (EAJ) eta Ana Maria Crespo (PSE-EE) izatea proposatzen du.  

Beasaingo Hitza

Hamaika gehiagoren zain

San Martin egunaren biharamunean ospatu da aurten Sustraiez Blai musika jaialdia Ordizian, eta sanmartinetako udatxoa bete-betean egokitu dela zalantzan jartzerik ez dago. Hego haizea hara eta hona ibili zen egun osoan, eta horren ondorioz, asko izan ziren arratsalde pasa joan eta gauean festari jarraipena eman ziotenak. Sustraiez Blai munduko kulturen topaketak 11 urte bete ditu aurten, eta antolatzaileen aurreikuspenak beteta, beste hamaika urtetarako oinarriak jarri dituztelakoan daude. Zeregin horretan jarraituko dute jaialdia posible egiten duen lantaldeak eta kolaboratzaileek. Ordiziako herrigunean antolatu dute bigarren urtez segidan Sustraiez Blai, eta erabaki horrekin asmatu dutelakoan daude antolatzaileak. Etorkizunean ere hala izatea nahi dute. Aurten, gainera, artisautza azoka jarri dute aurrenekoz plazaren bueltan, eta horrek jende dezente erakarri zuen goizean goizetik: bitxi saltzaileak, landare saltzaileak, gozogileak… Bestelako itxura eman zion horrek jaialdiari, publiko gehiagorengana ailegatzeko bidea zabalik utziz. Garagartza plazan ziren lehen emanaldiak, 18:00etan. Hasiera batean jende handirik sumatzen ez bazen ere, La Trocamba Manatusca taldea Balkanetako doinuak jotzen hasi, eta haren erritmoan Dilshad taldekoak sabel-dantzarekin hasi zirenean, adin guztietako jendea inguratu zen emanaldiarekin gozatzera. Jaialdiaren unerik politena Jendea afaltzeko zela hasi zuen emanaldia Adabegi talde zestoarrak. Ikus-entzule ugari harrituta utzi zuen taldeak, ez baita eguneroko aditzen den saioa. Omara Moctar Bombino eta haren [...]

Ordiziako Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa